www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gizonari Jesus ona...

 

Gizonari Jesus ona

ain guzis ematen da,

ezi beraiki gizona

bat bekala egiten da.

 

Jenio ta kondizio onak

ain ongi apegatzentu,

ezi berari gizonak

guzis iduritzen du.

 

Obrak, itzak ta gogoa

guzis onak ditu ia,

zeren gizon Jangoikoa

arren baitan bi zida.

 

Sinesta san Pablori,

au berak errana da:

Bizi naiz ni, ez ia ni,

nitan Kristo bi zida.

 

Kristo da nere bizia,

biok bat inagatik;

iltzea da irabazia

beraren gloriagatik.

 

Sines ala dela bai,

sinesta alaber diona:

Ala garela nonnai

gu Kristoren atxon ona.

 

aurrekoa hurrengoa