 |
Atrizio...
Alde bat pena dut
neurau nik galdua;
orai ezauntzen dut,
baneike sandua
izan ta Jaunaren
hume estimatua
ta heredero zeruaren.
Obe emengo ere,
Jauna amatu banu:
On denik beñere
deus ukatzen eztu
bereai; nobleki
bai regalatzen du
esku ta biotz oneki.
Nola neiken izan!
Ah ta nola naizen!
Jaunai banitz eman,
Jauna nerea zen!
Ta ni Jaunarena!
Tratu ona baizen,
enetako bai obena.
Ongi berareki,
zer etzeike espera?
Guzia bereki,
on guzia bera!
Ta bera prest zego
nere betetzera,
ta ni nai bekala nego!
Ongi negokelaik,
gaizki paratu naiz;
fabore nuelaik
Jauna, ni kontra naiz,
ezi intutenetan
gaizki, gaindu da gaitz
guzia nere kaltetan.
|
 |