 |
Beronika
Beronika deitzen dena,
firme Jesusen fedean,
da animosa agertu zena
an doloresko bidean.
Beiraturik izerdia
Jaun onaren aurpegian,
izan zuen ausardia
pasatzeko armen erdian.
Humilki txukatu zion
oial bates aurpegia,
artan Jaunak utzi zion
inpreso bere iduria.
Berze batzuk beiratus
Jesus ala penatzen,
segi ezin baratus
negarres lamentatzen.
Ebei estimaturik
Jaun ona mintzatu zen,
kulpes lastimaturik
erakutsis penatzen:
Jerusalendarrak, pena
ez ainberze enegatik,
zeurengatik bear dena
iago da ta humeengatik:
Zeren ezi zur ezean
au iten barin bada,
pensa sines, earrean
zer eginen bide da?
|
 |