www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eukaristiaren...

 

Azken arratsaren

afari ondorean,

Jesusek, beraren

despeida zenean,

onetsi bereak

beti, ta azkenean

amoresko primoreak.

 

Mantoa kendurik

bere eskus asi zen

belaurikaturik

bai oñak garbitzen

diszipuloeri,

baita prebenitzen

erakutsis guzieri.

 

Gero maian sines

in du milagroa

amorez egines

ogia ta ardoa

gorputza ta odola;

delaik Jangoikoa,

dezake ta daki nola.

 

Ala utzi zigun

sakramentu gura,

fabore egintigun

guzien bilgura,

non on guziaren

Jauna ain gure eskura,

nola giltza jabearen.

 

Konbit sagratua,

non Kristo jaten den,

non pasio sandua

oroiarazten den,

grazias arima

bete ta ematen den

gloriako prenda, estima.

 

aurrekoa hurrengoa