 |
Elizako Mandamentuak
Iltze Jesus gurutzean,
ta orai ofratzen aldarean:
Zuk bentzait jaiegunean
asisti meza batean.
Bear zara konfesatu
urteoro bein berere,
iltzeko peligroan ere,
ta nauzulaik komekatu.
Baitare komekatzea
in bar duzu bazkoan,
eta iltzeko peligroan,
iteko biaje luzea.
Alaber egin baruak
noiz dauden markaturik,
ezpaduzu estorburik,
gure elizak manatuak.
Primiziak eta amarrenak
Jangoikoari pagatu,
nai baituzu ongi logratu
grazia egin ta inentuenak.
|
 |