www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jesus, orren amorea

 

Jesus, orren amorea

niork ezin aski estima:

Mostratu naies berea

emen dago nere arima.

 

Nola nola estima nik

Jesusen karidadea,

beiratus deseginik

nigatik Majestadea!

 

Jesus, ori enegatik

ain andia ta ain txipi!

Badakusat zergatik:

Amorosteagatik ni.

 

Jesus nai dut ilartaño,

barin badut biotzik,

iago ori guziak baño,

ori nai dut bakarrik.

 

Jesus onak maite ni,

nik ere maite Jesus:

Erre ta il banindedi

ojala amoresko sus.

 

Amoresko su andia,

Jesus or itxekirik:

Enegana su txindia

sar baledi bizirik.

 

Axuri eder onegia

da Jesus ene maitea,

ni naiz naizen antxumea,

Jesusena naiz guzia.

 

aurrekoa hurrengoa