 |
Komunionea
Nori gogoratu?
Nori gogoratu,
Jesus bazeikela
guri barneratu
janari iten dela?
O Jaun onegia,
nork duda du dela
on onago ezi ogia?
Gugatik anitz da
bera ofratzea!
Anitz baitare da
gureki egotea!
Petxora sartzea
ta alimentatzea,
au baita besarkatzea!
Ditxa kontatzen zen,
noiz ta etxe batean
jaun ona sartzen zen;
besoen ertean
iago bat artzea:
Bada zer barnean
da guri bera sartzea?
Non aitu da fama
kontatzen duela,
artzai edo ama
ain ona izan dela,
bereak nobleki
ala azituela
berak bere odolareki?
Ez aitu niondik;
bai launak egin du,
bizia gugatik
ta guzia eman du;
ez kontent orreki,
mantenitzen gaitu
bere gorputz odoleki.
Artzai, aita ta ama
guzieri sines
Jesusek darama
abantalla, egines
fabore ta amore
trabajus ta mines,
neke pena ta dolores.
Arimen esposo,
Jangoiko gizona
eden amoroso!
Egin du lan ona,
iltzea paloan
kosta zekiona
ematen erregaloan.
Amen preziosoa,
ongi kostaturik,
Jaun amorosoa
dauka prestaturik
erregalatzeko,
petxoan sarturik,
biotza ta amorosteko!
Naiz enpeñaturik
zeruko Jaun bera
an duen donorik
obena ematera,
an erregalorik,
naiz trebe erratera,
au gabe ez luke alakorik!
Mai bedeikatua
Mai bedeikatua,
non prestatzen den
konbit sagratua,
zeintan ematen den
Jesus amablea,
bai ta gustatzen den
duen gusto admirablea!
Lengo bazkoaren
zuten axuria,
ez oraikoaren
baizik iduria:
Orai aldarean
Jesus, ta guzia
itzala da onen aldean.
Jaunak euritirik
manna deitu zena,
beira admiraturik
ikusten zutena!
Au zeruko ogia,
bai ta aingeruena,
gusto guziak tuena!
Manna da propia,
zeruko erauntsia,
aldareko hostia,
esne ta eztia
beti dariona,
Jesus onetsia,
ango ta emengo Jaun ona.
Testamentuaren
arka famatia:
Dabid santuaren
beira alegranzia,
ta arren aizinean
dantzatzeko ansia,
ponpan zeramatenean.
Ura zen itzala,
ta au aren egia;
ura zen azala,
ta au aren mamia:
Guk au barneratzen!
Arima guzia
nola gozos ez zoratzen?
Dulze den bekala,
Jangoiko delarik,
konbit erreala
dauka paraturik
pobreai maiean,
ez dezan faltarik
senti zeruko bidean.
Indartsuaganik
Indartsuaganik
dulzura gozoa:
Zer den, zuenganik
explika, gogoa
niri deklaratu,
ta koropilloa
au emen niri lazatu:
Au zio Sansonek;
baña nork pensatu?
Leoi bat len onek
bakarrik urratu
zuen, ta gero an
eztia gustatu
aurkitua aren agoan.
Leoi famatua,
penas ta dolores
Jesus urratua,
baña gure amores
ematen zaiguna,
ta goxo zapores
emen gustatzen duguna.
O Jesus, zer nai du
exzeso gebeki?
Beñik bein nai gaitu
iduki bereki
sines beretako,
ta erregaloreki
azi bere zerurako.
Jesus tratatzeak
nornai sandutzen du;
barnean sartzeak
zer eginen eztu?
Jangoiko bekala
jangoikostatzen du,
ta egiten du eginala.
Jaunak ongi janik
bizi bizkortzen du,
bizi bizkorturik
arima azitzen du,
bizi bizkorrazis
indar ematen du,
gusto obenak gustarazis.
Arima sandua
iago santutzen du;
entendamentua
sines argitzen du;
memoria ernatzen,
eztaien atzendu;
naikundea oneratzen.
Du fedes argitzen,
esperanza azitzen,
amorea erretzen,
dolorea errutzen,
garbiak galantzen,
humilak barnatzen,
pazienzia apegatzen.
Manso nai baduzu
Manso nai baduzu
izan, ona emen
axuria duzu
exenplu ematen,
errana len itzes,
ikasteko izaten
manso ta humila biotzes.
Nor den on guzia
sarturik barnera,
Jesus onegia
mintzo biotzera,
bat ezpada emendik
ematen onera,
nola dateke edo nondik?
Esne eta eztia
txoil gozo gozoa
da eukaristia:
Nola da gogoa?
Ez senti gustorik?
Señale gaixtoa,
eztuela obeagorik.
Eldu zaizu Jesus
barnera beterik
bere amoresko sus:
Zuk ez amorerik,
ez deboziorik:
Non da señalerik
ori baño txarragorik?
Bekatariaren
aixkide obena,
ta bekatuaren
da etsai andiena;
señale txarrena
ez artzea pena
gaizki len eginarena.
Lore lilietan
Lore lilietan
da axuria azia,
biotz garbietan
da bere bizia,
gozanderik eztu
non den luxuria,
begiak apartatzentu.
Gaixto barin bada
biotza nolanai,
nola bera baita
gaizkiaren etsai,
an gustorik eztu,
ira ta pena bai,
eta ala kastigatzen du.
Pedro komekatu,
komekatu Judas;
ura zen protxatu,
au galdu zen arras,
Jauna artan gozatu,
ontan zen Satanas,
nola biotzak opatu.
Amen batek berak
ona salbatzen du,
ta kontra berberak
gaixtoa galtzen du,
ala da eguzkia,
loia gogortzen du,
ta beratzen argizaria.
Zara prestaturik,
laur gauza eginik:
Gorputza barurik,
arima garbirik,
debozio arturik,
zer den ikasirik:
Ona non tuzun bildurik.
Maitatzen geiegi
O Jesus on ona,
baita ezin obea,
Jangoiko gizona,
orrek ni probea
maitatzen geiegi,
ta nere amorea
orrengana gutiegi!
Guzis poderoso,
zer iago egin zuke?
Naiz den ta amoroso,
zer iago eman zuke?
Emanik bizia,
Jesus, nola zuke
eman emen den guzia?
O Jesus, dirudi
maite nauela ni
iago ezi berori,
zergatik libreki
ilda gurutzean,
ni izan naien ongi
orai ta eternidadean. Amen.
Lurreko gizona,
zer iago nai duzu?
Zeruan dagona
errege, emen duzu
ango giltzaeki;
faltarik eztuzu,
non ta zauden berareki.
Ezin konta ala
egin faboreak,
amante bekala
erman doloreak,
guzien korona,
orren amoreak
emen eman, Jesus ona!
Saeta tzorrotzak
dire egintuenak,
bai gure biotzak
heritzentutenak;
emen azkenean
barneratzentuenak
aiek bereki batean.
Zein gogor biotza
berazten eztena
dateke, ta ain otza,
berotzen eztena
susko golpeeki,
urtzen ere eztena
su ta sutegi goneki?
Amatzen nauela,
o Jesus, orrek ni,
amatzen dutela
nik ere berori,
diot, ene Jesus:
Erre ta il banedi
ojala amore gonen sus!
Emen desterruan
maite barin badut,
an bere erreinuan
seguro izanen dut;
ona señalea,
dio: Maitatzen dut
nik nere maitazalea.
Grazia opatu
Jaunaren begian,
gloria arrapatu
bere jauregian
nai nik: bera ematen
zaida, nik egian
dut artzen, ofratzen, jaten.
Jesusen amores
emen gozatzen naiz,
Jesusen fabores
gozoso bizi naiz
esperanzareki,
noizbait izanen naiz
an ditxoso berareki.
|
 |