 |
Juizioren...
Berorren aurrera
Lotsatzen nautenak
Neure bekatuak
ezauntzentutenak
baitare altxatuak,
kontuak, karguak,
nola ajustatuak!
Kontra nere deskarguak.
Deitzen nautelarik
kontuen artzera
naramatelarik
berorren aurrera,
Jauna norako naiz?
Nola an agertzera
ikar ikar egonen naiz?
Ta agertzen naizelaik
zer lotxa ta alkea!
Beiratzen naizelaik
preso ni probea
ertxi inguraturik
nere eskergabea
lengoa gogoraturik!
Bizitza da labur;
eriotza da segur
Kontuak an ertxi,
sentenzia segi,
dela zerurako,
dela infernurako,
dena dela, sekulako!
Juez Jauna goiti
infernua beti,
aingeruak andik,
deabruak emendik.
Kanpotik, barnetik,
aurretik,atzetik,
presoa arrixkos beterik!
Librua atrako da
non dagon guzia;
antxe leituko da
on eta gaizkia
andik eginen da
zuzen justizia,
nori berea emanen da.
Libru gau da bere
jakinde argia,
justiziasko ere
deitzen da eguzkia
an oja batean
leitzen da guzia
ta guzia bat batean.
Guzis agerturik
an nere guzia,
an nik beiraturik
neure itsusia,
oh! Zer lotsadura!
oh! Zer agonia!
oh! Zer nere ikaradura!
Salba benaza ni
Sentenzia aditzeko
ia ia nagolarik,
ta kondenatzeko
peligros beterik,
nora naiteke biur,
apenas delarik
justoa doi doia segur?
Errege gorena,
salbo naituenak
sabatzentuena
graziaz obenak
salba benaza ni
ontasun orrenak
Jesus onaren oneki
Oroi bedi nola,
Jesus, eman zuen
gorputz eta odola,
ta pasatu zuen
ainberze enegatik:
nik merexi nuen
pena kitto biz orgatik.
Egin zen orreki
daiken gogorrena,
orrek ez merexi,
nik bai zor nuena:
Ah! Zer justizia!
Merexi eztutena
eneki in daien grazia.
Nor nai nuken juez,
balekida eman,
ez nuke nai nik ez
berberik, bai izan
berbera dutena,
eta kontent erran:
Ene Aita da juez dena.
Aita ain onegia,
ni maite nauena
iago ezi bizia,
nigatik il dena,
egin ta desegin
ene amores dena
sobra sobra; iago ezin.
Nola konfiatu
bear dut ez nautela
nai ni kondenatu,
bai salbanaitela
bere gau, ain nola
malogra eztaiela
bere pasio ta odola.
Ainberze preziotan
erosi nau bada,
orren atenziotan
Jesus, in bezada
grazia atratzeas
salbo, bada ezpada
atenzio nere eskatzeas.
Orrek atra zue
salbo Magdalena,
ta salbatu zue
ladron izan zena,
baitare bai lanzas
heritu zuena:
Bete nau ni konfianzas.
Grazia eskatzen dut
nik in dezadala,
baña merexi eztut;
ona den bekala,
bere onagatik
in bez; ez nazala
galdu neure kulpengatik.
Ez utzi galdua
Konta benaza ni
ardi markatua
bere markareki,
ta regalatua
sakramentueki:
Ez utzi galdua
infernuan otsoeki.
Otoi otoi, Jesus,
ni bere artegian
iduki naiz rehus,
ta bere grazian
eskuiekoeki,
ta gero glorian
bere bedeikatueki.
Bada, Jesus, ea,
tratu gau biena
biz, —ori nerea,
ta ni berorrena—
bien firmaekin:
Jesus Joakinena,
eta Jesusena Joakin.
Eskatzen dutena
nik eztut merezi,
merezi eztutena
ongi in bez eneki,
bada du padezi
gaizki ina bereki,
etzuelarik merezi.
Merexi etzuen
pena, ala iltzeko,
baña amore zuen,
Jauna, sobra iteko,
merexi dudana
niri ez emateko,
bai merexi eztudana.
Exzeso egin du
amores; bizia
emanes, emain du
aisa ia guzia;
oraiko grazia,
geroko gloria,
guzia du irabazia.
Amore erreala,
deshonre andian
ladrona bekala
ladronen erdian
bizia ematea!
Orren izerdian,
Jesus, gure ongi izatea.
Gal dezan eztut nai
bizia ta odola
berriz, bai arimai
protxa dakiola,
artas biz daiela,
orrek daki nola,
senda ta salba daiela.
Ainberze dolore
kostatu zaiona
eta ainberze amore
oraño diona
salbatuko du bai
orrek, Jesus ona,
aisa dezake nolanai.
Ainberze kostarik
erosi nauena,
eztut ia dudarik,
naizelaik orrena,
atrako nauela
salbo nazakena
salbatu nolanai dela.
Sanduen glorian
Ene salbatzea
gauza andia bada,
kruzifikatzea
berori iago da;
au du permititu
salbatu naies; ia
ura naiko du kunplitu.
Sanduen glorian
nola ni goratu?
Ladronen erdian
Jesus ze paratu:
Zeruko erregea
naizen beitiratu,
goratzeko ni probea!
Merexi baditut
pena infernukoak,
nola nik nai ditut
gusto zerukoak?
Ona diotena:
Nola Jangoikoak
zuke padezitu pena?
Inpasible dena
beira aragiturik,
pasatzeko pena;
beira azotaturik;
penas ta dolores
beira akabaturik,
onetsis ni sobra amores!
Biok naituenak,
zein iago, pizatu,
edo Jaun gorenak
ainberze pasatu,
edo nik beautela
zeruan gozatu,
errain du, ura iago dela.
Ea bada Jesus
Jaun maitagarria,
ona zure kostus
ni bekataria
bidean bizi naiz,
ta zu kidaria
zarela, zerurako naiz.
Mendia oreñaren
omen da egokia,
ta sagarroiaren
arria tokia:
Du txoriak ere
aurkitu kaña;
zure llaga dut nik nere.
Nik mereximentu
zureak kontatu
naitut suplimentu
nereen; juntatu
zuk aiek ebeki
batean; kantatu
nik biktoria zureki.
Ni zure menean
utzirik bizi naiz,
llaga barrenean
kontent altxatzen naiz:
O Jesus, zureki
betikos salbo naiz,
gozatzeko sandueki.
Betiro kantatus
Zure gurutzeas
zerua agertzen da,
zure eriotzeas
arima bizten da,
zure llagaeki
ongi sendatzen da,
eta indartzen penaeki.
Zu preso uztea
ze gu libratzeko,
Jesus itsustea
ze gu edertzeko,
azoteen pena
ze dispensatzeko
guri guretako zena.
Zure deshonreak
honratzen gaitu gu,
korona zureak
koronatzen gaitu,
ta pasio samiñak
seguratzen gaitu
goratzeas atsegiñak.
Emen ni naukazu
nitas etsiturik;
o Jesus, inzazu
nagon firmaturik
zure faborean
beti, ta alhaiturik
fede, esperanza, amorean:
Orai altxaturik
zu nik ala amatus,
an gero agerturik
gozoso beiratus
zure eder andiak,
betiro kantatus
zure miserikordiak. Amen.
(Misericordias Domini in aeternum cantabo.)
|
 |