www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Meatxuak eztuztenei guardatzen
amar mandamentuak

 

1 Jangoikoa sinetsi, onetsi ta adoratu:

Ezperen, obe ezpazina munduratu.

 

2 Non ere den maldizio eta juramentu,

ezta faltako an miseria eta eskarmentu.

 

3 Jangoikoari bere egunak eztionak eman nai,

kalte bere buruai, irabazi aizeai, goraintzi Deabruai.

 

4 Hume onari Jangoikoaren bedeizioa eta fortuna:

Hume gaixtoari maldizioa eta desfortuna.

 

5 Gaizki nai dionak bere proximo lagunari,

gaitz iago ematen dio bere buruari.

 

6 Ofenditzen duenak Jangoikoa gorputzagatik,

trukatzen du on guzia ongarriagatik.

 

7 Apegatzen duena biotza lurreko ondasunai,

lakioan preso ematen da Deabruai.

 

8 Bere anaia kondenatu ta mias ozka egin

iten du murmurazaleak, baitu infemu-urrin.

 

9 Deseatzea berzeren bizikidea

da infernurako laster-bidea.

 

10 Deseatzeas hazienda berzerena,

protxurik ez, bai kulpa ta pena.

 

aurrekoa hurrengoa