www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Beira axuri onegia

 

Beira axuri onegia

trabajutan beti azia,

on ere geldi geldia

sufritzen gure gaizkia.

 

Onkiaren iturria

orra beti idikirik,

eman naies on guzia

bortz kañuak beterik.

 

Ez in gaizki lagunei,

zuri eginak sufri bai;

egin ongi guziei,

prinzipalkiro etsaiai:

 

Orra Jesusen ur ona

bortz kañuek dakartena;

edan gogotik, gizona,

izateko Jesusena.

 

Edan zelo sanduena,

ez anitz senti zeurea,

bai ofensa Jaunarena,

eta arimen galmendea.

 

Guzien len eta azken

edan zazu humiltasuna;

o eztakizula atzen,

baita geien bear duzuna:

 

On guzien zimendua

fundatzeko sendoki,

muralla ta tellatua,

seguratzeko osoki.

 

Erakusten Jesus ona

dago itz eta obreki,

eztaien gora gizona

presunzio banoeki:

 

Ikasa ze enegandik,

bainaiz manso eta humila:

Ori beroi dio andik,

naiz dagon ixil ixila.

 

Jaun goikoa humildurik

emen beiti aldarean:

Ta arttoa goraturik

izarretan gora aizean!

 

Ez naiela, Jesus, ni

pobre ta suber izan,

gal ez naien osoki,

ez izanes nork eman.

 

Ezaundu ori eta ni,

zer orrena, zer nerea:

On guzia berori,

ni malder eta gabea.

 

aurrekoa hurrengoa