www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ama obena

 

Amak bada, ama obenak

seme obena ikusirik,

zer antsiak ta zer penak!

nola zegon bizirik!

 

Zego ia bukatu urran:

Bere biotzeko miña

ezin pensa, ezin erran

niork ere zen adiña.

 

Semeak gisa berean

beiratzeas ama gura

ain penaren ondarean,

zer tristura ta amargura!

 

Negarra egiten begiak,

biotzak mintzatu zire,

mia ixilik, eta biak

elkar entendatu zire.

 

aurrekoa hurrengoa