 |
Pasioan sartzea
Goazen pasiora,
Jesus onak zio:
Nola bere ariora
kristio onak eztio
akonpañatuko,
(edo: konpañía eginen)
ongi nai badio,
ta konpasionatuko?
(edo: ta lastimas deseginen?)
Baratzera Jesus
bere oraziora,
Judas gura rehus
bere traiziora,
Jesus anelatzen
gure salbaziora,
kontra guk berriz obratzen!
Erretiraturik
irur obeneki,
utzi manaturik:
Alerta nereki
egon orazioan,
arimo onareki
irauteko tentazioan.
An lurrean urbil
Jesus postratzen da,
eskatus zein humil:
Aita, barin bada
posible erdextea,
dispensa bezada
trago gonen irestea.
Baña kunpli bedi
orrek nai duena
egun eta beti
ez nik nai nukena:
Baña naturala
tristura ta pena
sentitus gizon bekala.
Ilartaño nago
triste, explikatu zen,
ta progua dago
guzis klaro, zeren
penaren erdian
guzia urtu zen
odolesko izerdian.
Ala pena andies
naiz inguraturik,
artzai ona ardies
eztago atzendurik,
bisitatzen ditu,
ta lo aurkiturik
amoltsu mogitzen ditu.
Pedro, lo zaude zu?
Ordu bat nereki
ezin iraun duzu?
Judas berzeki
eztago lo, sarri
dire emen armeki:
Ots, ea, jaiki, idatzarri.
Bereak bildurik,
bidera atratzen da
Jesus; ta urbildurik
trap-otsa sentida
etsaiena armeki,
ta ikusten ere ia
linterna ta zuzieki.
Judas alzindari
Eldu da len lena
Judas alzindari,
apostolu zena
galduen kidari!
Noraño daiken bat
egin bekatari
utzis onetik gaitzerat!
Erran zio lenik
bere tropa garri:
Apa bat nori nik
eman zuek arri
eutxi, ura arrapa,
ta segur ekarri;
beira eztaien eskapa.
Ala alzinatzen da
hipokrita andia
eta ellegatzen da
—o zer ausardia!—
apatzera Jaunai;
Jaunak aurpegia
—o zein ona!— ez ukatu nai!
Maestru Jauna, agur,
ark erraten dio;
Jesusek ez beldur,
bai lastima dio:
O adiskidea,
zuk zer intenzio
duzun, beira, zer idea.
Zertara ebeki zu,
Judas, eldu zara?
Apareki nauzu
eben eskutara
neurau entregatu
ta aide guzietara
zeuroi galtzera botatu?
Aiei galdeturik,
nor billatzen zuten,
nautela, aditurik,
Jesus; erran zuen:
Ni naiz; istantean
itzas bota zuen
tropa atzerat an lurrean.
Ta jaiki zeizkela
fakultade emanik,
Jesus ni naizela,
berriz ere erranik:
Emen ni nauzaze,
libre ebek iadanik,
diot, utzikotidaze.
Nola ladron banitz,
arrapatzera ni
etor zarate anitz
arma ta gauzeki;
au in eztuze len,
negolaik zueki
kontino ni doktrinatzen.
Orai da ordea
denbora zuena
ta potestadea
infemuarena,
kunpli daien ala,
nik ere nautena,
Jaunaren itz erreala.
Malko jokatu zen...
Malko jokatu zen
esku botatzera,
san Pedro sutu zen
armas ematera,
ta tiratu zio
ia burutik bera,
ta bearria ebaki zio.
Jaunak an berean
eskus ukiturik
itzuli amorean
zio sendaturik;
eta san Pedrori
dio beiraturik:
Sar magian arma ori.
Nik bear dut edan
didana Aitak eman.
Eztakizu agian,
nai badiot erran,
millaka aingeruak
nuzkela emen izan
ta salbo gure buruak?
Kunplitu ze egia,
ofrezitu zela
Jesus onegia,
berak nai zuela,
ardi ta axuria
bekala utzi zela,
sufritus aien furia.
Otsoak bekala
botarik, loturik
axuri erreala
guzis ertxiturik
kate sokaeki,
ta maltrataturik
dabilate oin eskueki.
Emen ikusirik
au, apostoluak,
Jesus ala utzirik,
arras lotsatuak
arat onat iges
nola ardi galduak
badoaz laster egines.
|
 |