www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpi itzak

 

Ikusagun ta ikasagun

doktrina ematen diguna,

azken atsetan aizagun

zazpi itztan erran diguna.

 

 

            1

 

Etsaien fabore lena:

Otoi, ene Aita, barkatu

ebei gaizki egin dutena,

ezpaitute ongi pensatu.

 

Jesus onak nai barkatu

ain etsai gaixto gaiei:

Nola nik ez prokuratu

on dena nere etsaiei?

 

Orrengatik maitetut

kontra direnak obeki;

Jauna, pagatu naitut

gaizki-eginak onkieki.

 

 

            2

 

Bigarren itza da, noiz

egin ziolaik ladronak

artas oroitzeko otoitz,

erran zion Jesus onak:

 

Zuri diot ala dela,

zaudena orai guruzean,

glorian egonen zarela

bai eneki egun berean.

 

Otoi nik orai berean

bai ladron garrek bekala:

Eriotzean ta ondorean,

Jesus, bereki naukala.

 

 

            3

 

Irugarrena amari,

utzis Juan semetako;

berla Juan berari

ama dibina amatako.

 

O Jesus ene amorea,

in bez, otoi, nai nukena:

Orren ama biz nerea,

ta ni seme berarena.

 

Niri nola Juani

ditxa bekida erori:

Orren seme naien ni,

ene ama Maria ori.

 

 

            4

 

Laurgarrena, Jangoikoa

Jangoiko nerea, ni

zerengatik alakoa

gurutzean nau utzi?

 

Aurkiturik eriotzean,

ez nazala orrek utzi;

Jesus, ez naien lezean

sekulakos galdu ni.

 

 

            5

 

Borzgarrena, egarri dut,

erran zue, Jaunaren

gloria naies, uste dut,

ta gizonen onaren.

 

Orren gustoko edaria,

bere odola logratzea,

arimen irabazia

ta Jaunaren honratzea.

 

 

            6

 

Seigarrena guruzetik:

Au, zio, kunplitu da;

Jauna, ala da bere aldetik,

gure aldetik falta da.

 

Ene aldetik kunpli daien,

Jesus, orrek supli bez;

bere odola logra daien,

arima gau salba bez.

 

 

            7

 

Zazpigarren ta azkenean

gurutzetik zigu erran,

guk nola iltzen garenean

azkenik despeida eman:

 

Aita, orren eskuetan

ene arima uzten dut:

Jesus, orren ta arrenetan

nik nerea ematen dut.

 

aurrekoa hurrengoa