 |
Bere soñean gurutze gura
Artzen du bere soñean
gurutze gura ain pizua,
ta darama arren gañean
gure kulpen pizu errua.
Darama preso onegiak
ezin ines biderik;
an etsai ditu guziak,
nior adiskiderik.
Ez odol, ez indarrik
eztuela ia kasi,
lastima ta negarrik
niork an ez ikasi.
Erdi ilik, ta aiek tiratus
erori, ta ezin jaiki;
jaikiarazten meatxatus
golpeka molde gaizki.
Ia guzis akaiturik
eta atsa goraturik
eta il-kolore arturik,
ezin eman pausurik.
Beldurtu zire etzeikela
ellega kargaran pean,
eta il ere bazeikela,
nola etzuten nai, bidean.
Gizon bat alokatzea
inzute, ez biotzetik,
erman zezan guruzea
bai Jesusen atzetik.
Zirenetar ditxosoa,
alibiatu baituzu
Jesus on amorosoa,
alokairu ona duzu.
Zirenetarra nik ere
nai dut izan biotzean,
pena amorosos berere
segi Jesusen atzean.
|
 |