www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Predikazioa...

 

Ogeitamargarren

urtean mundura

atra ze gaitz zarren

mediku on gura,

gu naiez eraman

guziok zerura,

gaitzak kendu ta onak eman.

 

Jangoiko beraren

ona zein ona den,

artan ageri zen,

etzena ageri len:

Zein on onegia

Jesus ona zaren,

eztaike erdetxi guzia.

 

Sinesten badugu

egi eta fedean,

erran bear dugu

dela kontu onean

Jangoiko gizona

persona batean

Jangoikoa bezain ona

 

Nork pensa, nork erran

gorputz ta arimaren

prendak? Ta nork eman

ageri zenaren

mostra bat berere?

Ez serafinaren

mi garbienak ere.

 

Zein manso, zein humil,

beratx piadoso!

Zein sufritu ixil,

afable, amoroso!

Garbi eder amable,

guzis grazioso,

ezin iagos admirable!

 

Jaun gora beira emen,

zein humano egin den:

Guziak ongi artzen,

ta alegre despeitzen,

arresti beiratzen,

amoltsu mintzatzen,

ta guzieki tratatzen.

 

Ongi artzen guziak,

gizon ta emasteak,

andi ta txipiak,

zar eta gasteak,

sendoak ta heriak,

abrats ta probeak,

berexki bekatariak.

 

Eztaki gaizki iten,

ongi iten bai beti,

galduak aurkitzen,

ilak ere bizi,

erdi-ilak jaikitzen,

leprosoak garbi,

gaizki guziak ongitzen.

 

Sortuek aditzen,

mutuek mintzatzen,

maingiak ibiltzen,

itsuek beiratzen,

ezinduak jaiki,

ta soñan ermaten

beren goatzen alegreki.

 

Espiritu zikin

gaixtoak atratzen

gorputzetaik arin,

itzas ikaratzen;

nola den etxakin,

ta ez errepugnatzen,

ta naibalute ere, ezin.

 

Ofizio piadoso

guziak itentu,

errege ta esposo,

artzai ta mediku,

aita ama amoroso,

kidari, maestru,

salbadore poderoso.

 

aurrekoa hurrengoa