 |
Epifaniaren
Ta ia amirur egun
aurrak tuelarik,
datoz irur lagun
galdez urrunetik
errege berria,
izarrak gañetik
mostratus nauten guzia.
Izana baratu
gañeko aldean,
ta aiek zire sartu
etxola pobrean:
Aurra an amareki
opatu barnean,
perla bere kontxareki.
Belaurikaturik
adoratu zute
aurra paxaturik,
eta ofratu zute
mira, inzensu ta urre:
Dela agertu zute
gizon, Jangoiko ta errege.
Oh jaun erregeak,
aur bati zergatik
alako honoreak?
Ganbel etxolatik
mostratzen pobrea,
da, baña au goratik
guzien Jaun ta Jabea.
Iduri zaiote zer,
ama ain probea?
Klaro da, diote,
dela ezin obea
ama Jaunarena,
ta majestadea
ezaun da erreginarena.
|
 |