 |
Jesusen predikazio ta gañarakoaren
Bada predikatzen
Jesus zebilalaik,
ama akonpañatzen
atzetik zoeielaik,
etze sollik bere
on, aitzen zuelaik,
bai berze askoren ere.
Maestra goneki
santa Magadalena
atrazen obeki
diszipula obena;
gero konpañia
berze sandaena,
guzien ama Maria.
Zenbat on eskatu
amak, anbat eman,
eta anbat obratu
semeak, nola erran?
Ezta nion onik,
eztateke ere izan
bat ere eman eztionik.
Asko obra onetan
milagro len lena,
Kanako bodetan
Jaunak in zuena,
amaren amorez
inzue zeikena
sollik beraren podores.
Konbit zutenean
ardo faltaturik,
oben obenean,
eztutela ardorik,
amak erran zio,
naiz ez eskaturik,
bai aditzera eman zio.
Jaunak laster eder
du bai entendatu:
Niri ta zuri zer
zaigu? da mintzatu;
zer prisa zurea?
Ezta ellegatu
oraño ordua nerea.
Amak ikusten du
Jaunaren barrena,
eta abisatzen du
jende etxeko dena:
Zuek adi zaze
manatzen duena,
dena dela kunpli zaze.
Ures betetzeko
ur-onzia, zio;
ta andik ermateko
berla atrarik, dio,
maipurukoari.
Akar iten dio
onek nobio jaunari:
Guziek paratzen
ardo ona lenean,
ta txarrena atratzen
ase daudenean;
baña zuk, gizona,
orai azkenean,
nondik ardo gau ain ona?
Ardo ona amorea
Jangoikoagana:
Nor da faborea
eginen didana?
Ama liberala,
au da zure lana,
ikusirik eztudala.
Ama semearen
lagun da onetan,
baitare beraren
gaitz eta penetan:
Amore andiak
guzi guzietan
elkarrenak ditu biak.
Semerik obenak
du gizonkietan
pasatzea penak,
emastekietan
amarik obenak,
kargatus bietan
gure guzi guzienak.
Gizonki batetik
gure perdizioa,
emaste batetik
aren prinzipioa:
Jangoiko gizona
gure salbazioa,
birjin ama lagun ona.
|
 |