www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Regina coeli, lactare:
Alleluia

 

Zeruko erregina,

alegra zaite ia,

zeren zuk egina

semea biztu da,

nola berak erran:

Eska zuk, ordu da,

berai gure faboretan.

 

Penen ariora

zinduza gozoak,

zu bere gustora

Jaun amorosoak

ama konsolatu,

ta poderosoak

al guzia erregalatu.

 

Ea, pasatu da

ekaitza ta andia,

baña ellegatu da

on eguraldia:

Beira doloroso

len Jaun onegia,

orai beira glorioso.

 

Zer egunak aiek,

noiz ama-semeak

iten zuzten biek

itzketa dulzeak,

biak biotzetan

guzis konformeak,

eta gauza guzietan!

 

Zein diferente zen,

odolestatuak

llagak apatu len,

gloriaztatuak

orai apatzea,

negar pasatuak

gustoeki pagatzea!

 

aurrekoa hurrengoa