 |
Gurutzetik itzak
1
Ala gurutzetik
lena zue eskatu:
Aita, biotzetik
eberi barkatu,
zeren ezi eztuten
ez ongi entendatu
eneki zer iten duten.
O nobletasuna
Jesus onarena!
O itsutasuna
judu gaixtoena!
Gaixtoek gaizkies
inala in dutena,
garai Jaun onak onkies!
2
Barkatu nai zion
nai ere etzionai
eskatu; eman zion
eskatu zionai:
Ala itz bigarrena
dio ladron onai
ofrezitus nai duena.
Kruzifikaturik
Jesusen aldean,
lenik itsuturik
zego maldadean,
laguna bekala;
gero ia fedean
argiturik etzen ala.
Lenik lagunari
akar ona eginik:
Guk, dio berari,
ongi merexirik
pagatzen dugu bai,
baña onek gaizkirik
batere eztik len ta ez orai.
Alako lanzean
errege diolaik
Jesus gurutzean:
O Jauna, ala delaik,
ni izan memorian,
dio, doaielaik
bere erreinura glorian.
Jesus onak enzun
ori nai zuela:
Seguro zaude, egun
kunplituko dela;
nik diot firmeki,
egonen zarela
paraisoan nereki.
3
Amari emanes
despeida berea,
dio san Joanes:
Au zure semea.
Ta oni bereala:
Ona ama zurea.
Ta beti izan ziren ala.
4
Laugarren itza zen
Aitari erran zena,
mostratus nola den
sobra bere pena,
ezin logratzea
berak nai lukena,
ez nior malogratzea:
Nere Jangoikoa,
Jangoiko nerea,
nere gogokoa,
nola ni berea
desanparatu nau?
Ni bere amorea
nola ain utzirik utzi nau?
5
Bortzgarren itza da
duela egarri:
Kentzeko, egiten da
kruel arrigarri
hozpiña billatus,
agoan ezarri
ta ala Jauna erregalatus!
Gaixtoek egarri
zuten gaizki iteko,
Jaunak miragarri
aien salbatzeko,
ta pena anitz ta anitz
iago pasatzeko
bai, ortako bear balitz.
6
Seigarren itza da,
bukakidatu da:
Guzia eginda,
deus faltarik ezta
Jaunaren aldetik,
salbatu nai bada
nornai egines beretik.
7
Azken itza nai dut
nik azken atsetan:
Aita, entregatzen dut
orren eskuetan
ene espiritua:
Ta nik bienetan;
ongi biz admititua. Amen.
Ala Jesus iltzen
gure onagatik,
ala bizitu zen
beti guregatik:
Geurok bukatzea
guzis beragatik
da deus guti pagatzea.
Ain Jaun amablea,
ta ain amazalea,
ain admirablea,
ta ain ongi inzalea,
bardin nola amatu?
Nola aun señalea
bear adiña mostratu?
Guzien Jabea,
guziak tuena
bere, ezin obea,
eder ederrena,
gure amores ala
desegiten dena,
nork ama bear bekala?
Nor dire amatuak?
Nor faboratuak?
Nor estimatuak
ta erregalatuak?
Atzendu zutenak
eskergaitz itsuak
bera ofenditu dutenak.
Gu nork ala amatu
zeru ta lurrean?
Nor ala akabatu
da gure amorean,
ezpada bakarrik
eztuena onean
beñere bere parerik?
Beraren aldean
amatzen badugu
berzerik bidean
guk, egiten dugu
agitz txarkeria,
ta gañetik tugu
kalteak ta urrakeria.
Etzen akabatu
orren amorea,
Jesus, ta ez baratu
bere ongi egitea
bere iltzeareki:
Arima amantea
etzen il gorputzareki.
Il eta bizturik
ta zerura iganik,
dauka firmaturik,
ezin bereganik
digun amorea
kendu, naiz izanik
guk sobra desamorea.
Naiz neke penetan
bizia pasatu,
naiz tormentuetan
guzia akabatu,
nola aiek berritu
beti, du pensatu,
ta bere tema segitu.
|
 |