 |
Ama Birjinaren zeruratzea
Zego bere Jesus
erman naiak gora,
amorearen sus
bere palaziora
bai ama berea,
zeñek ariora
berai zion amorea.
Maria munduak
zuena logratu,
Trintate sanduak
nai zue goratu
beregana artzeko,
eta, koronatu
guzian erreinatzeko.
Alaba onetsia,
Aitak Mariari
dio; ama propia,
Semeak aman;
baita Espiritu
Sanduak berari,
esposa, ta agitz keritu.
Atoz, atoz, ea,
negua joanda;
o gure maitea,
ekaitza atertu da,
eldu primabera;
atoz bai, ordu da,
zatozin ia gozatzera.
Zure beira dago
bai zeru guzia,
zureki dut iago
nik konplazenzia,
ezi guzieki;
guzien bizia
da gozatzea zureki.
Ezta ongi egina,
sobra desterruan
uztea erregina,
baizik bai zeruan
gora goratzea,
ta bere erreinuan
betikos koronatzea.
Jakinik Jaunaren
zen borondatea:
Ama birjinaren
biotz amantea.
Nola? Semeari
nai gusto ematea,
ez nai faltatu elizari!
Andik ia tiratzen,
emendik ere bai;
arat inklinatzen,
ta gu ez utzi nai!
Zen ala ajustatu:
In gusto zeruai,
ta andik guri faboratu.
Andik alzina zen
antsia guzia
gora, ta despeitzen
emengo bizia.
Baña emen tristura,
oh, nola eguzkia
sartzen delaik, ilundura.
Usmatu zelarik
sarri izanen zena,
ezauntzen zelarik
falta ama gonena,
oh zer penatzea
kristio gaiena,
negar ta lamentatzea!
Kausa geiegia
zute penatzeko
zeren ama andia
zegon despeitzeko,
berak konsolurik
gabe gelditzeko
soill ta desanparaturik.
An zeruan zuten
berriz alegria,
ikusko baizuten
erregina andia
ia beti bereki,
onen konpañia
gozatzeko gustoreki.
Denborak urbildus,
noiz bear zen igan,
eldu zire bildus
apostoluak an
Jaunaren manura,
nai bai zion eman
amari konsolu gura.
Zeudelaik bildurik,
san Pedro lenean,
Maria humildurik
aien alzinean,
nola mintzatu zen!
Oh nola azkenean
ama ona despeitu zen!
Iltze Maria ez
gaitzes ta dolores,
bai eman biotzez
Jaunaren amores
arima alegreki,
ta Jaunak fabores
eraman gora bereki.
Agertu zelaik an,
ango alegranziak
nork pensa? nork erran?
ta angoen ansiak
erregina artzeko?
ta ango festa andiak
beraren festejatzeko?
Ango aklamazioak,
ain. maitagarria;
ango admirazioak,
ain miragarria;
beira arima gura
Jaunak ezarria
guzis beraren itxura!
Trintate sanduak
arima garreki
egina, munduak
nola miareki
erran, ta pensatu
gogakiñareki,
naiz fedeas informatu?
Besarka eternoan
bereki uniturik,
nola artu zuen an,
ta nola ondaturik
glorian gozotan
daukan, ta amaturik
betiko bere besotan!
Baña apostoluak
gelditu zirenak
lurrean doluak
mostratzen ta penak:
Ilda ama Maria!
Ilaren direnak
honrak iten ta ilaria!
San Pedro negarres,
ta guziak ala
penaren indarres,
gorputz birjinala
honratzen, altxatzen,
nola arka erreala
Jangoikoarena baizen.
Jaunak etzue nai
galtzeien autsean;
irur egunen bai
zegola lurrean;
berak biztu zue
irurgarrenean
ta gloriaztatu zue.
Zerua ze berriz
eder prebenitu,
aparato agitz
andiak berritu,
erregina andia
daien rezibitu
gorputz ta ariman Maria.
|
 |