 |
Ala nola txakurttoa
Ala nola txakurttoa
bere jaunare maipean,
ala nago probettoa
ni betiro orren menean.
Idiak bere jabea,
astoak bere ganbela
ezauntzen, ta ezaungabea
gizona izan datekela!
Jabe, nausi, jaun burua
Jesus ona, ez permiti
izan naien ain itsua
munduan orreki ni.
Ezauntzen dut ene jabe
Jesus ona, ta nai dut;
niondik nik ori gabe
onik batere ezpaitut.
Astoko gonen ganbela
maigoi estimatzen dut,
ta emen zebatzen direla
aingeruak uste dut:
Ta erregalo erreala
au dutelaik an zeruan,
emen ere dabiltzala
aingeruak inguruan.
Aiek ere mai gontatik
Jesus dute gustatzen,
ta duen gusto onagatik
bere eriak txupatzen.
Aingeru ederren erdian
astoko itsusia maiz
jaun onaren ausardian
maiera ellegatzen naiz.
Astoko bat izanik
nainuke egon orreki;
ni bota bereganik
ez, bai lotu bereki.
|
 |