 |
Amar mandamentuak
Legean amar mandamentu,
nola eskuetako amar eriak;
guzien zimendu ta kunplimentu
dire manatuak amore biak:
Ama Jangoikoa bera denagatik;
ama proximoa Jangoikoagatik.
Ala bi gebeki
kunplitzen guzia,
logratzen grazia eta gloria
aisa, alegre, gustoreki.
Ona zerurako
amar gradatako eskalerak;
bi saietsetako pilareak,
bi amoreak.
Ebeki guarda guziak;
auxten barin bada bat,
ezin pasa zerurat,
edo inen penitenziak.
Au da Kristoren bustarria
ta karga arin ta suabea;
arintzeko bada grazia,
suabetzeko da amorea.
Au da, zion, bide ertxia,
delarik bide erreala;
biziosoendako ertxia,
prestuendako erreala
Sinetsi, onetsi ta adoratu
Jangoikoa, eta esperatu:
Fedea, esperanza, karidadea,
errelijionea dire lenean.
Juramenturik banoan
ez agoan ta ez gogoan.
Blasfemia ta maldizioa
kondenatuen ofizioa:
Non den madizio ta juramentu,
ezta faltatuko eskarmentu.
Maldizio nai du?
Bere gain izain du,
Jangoikoak erran du.
Maldizio-gille itsuak,
nola granada sutuak:
Berzeak ez beti heritzen,
berak bai beti zatitzen.
Jai ta igandeetan ez trabajatu,
enzun meza ta Jauna festejatu.
Eman jaiak ta igandeak
Jaunari nola bereak:
Denak txur Jaunareki,
txur izain du bereki.
Eman Jaunai bere eguna,
eman dezazun fortuna:
Ez guardatus bere jaiak,
zuk galdu, irabazi etsaiak.
Aitetamak ongi honratu,
onetsi, obedi, anparatu.
Hume onari bedeizioa,
gaixtoari maldizioa
darraio Jaunaganik,
ori berak erranik.
Eztuena ajolarik
berees ere, ori dela
gaixtoago ezi infiela,
san Pablok dauka erranik.
Niori gaizki in ez,
ez obras, itzes ta ez biotzez.
Gaiz nai badio proximoai,
gaiz iago iten bere buruai:
Amatzea adiskidea,
ori ezta habilidadea;
ori da gauza apalena
infielek ere iteuntena.
Kontrarioei barkatzea,
Jaunagatik amatzea;
gaitzak ones pagatzea,
au da Jauna imitatzea,
aren nobleza ta gala,
zerko marka erreala.
Garbi nai ditu personak
gorputz ta ariman Jaun onak:
Luxuriasko bekatu,
ez in, ez pensa, ez aipatu.
Jauna ofenditzen badu
deshoneskeriagatik,
Jaun ona trukatzen du
ongarri loiagatik.
Ez ebatsi ta ez desea,
bai eman nori berea:
Eman barin bada kalte,
restituzio faltagabe.
Abrastu nai dena iago
lakioan erortzen da:
Noiz ta nola atratzen da?
Geroago ta latzago.
Berzeren gauza beiratu
nola zebo paratua
zepoan; zuk arrapatu,
zeuroi zara arrapatua.
Gaizki ines irabaztea
da pobretzeko bidea,
da zorrak aumentatzea,
ta kredita ere galtzea.
Dio Kristok, non dugun
irabazteko bidea,
baita limosna egitea,
batendako baitu eun.
In tratu anaia bieki:
Bata deitzen eman zaze,
berzea da emanen zaize:
Beti biak elkarreki.
Testimonio falsorik
guk ez niori goratu,
sekretoak ez salatu,
ez in juizio gaixtorik.
Beti bai ongi pensatu,
ta al badaike diskulpatu,
ezperen disimulatu,
ta ongi naies emendatu.
San Pablok murmuratzea
deitzen du elkar ozkatzea:
Atzetik gaizki erratea
da astalak ozka jatea.
Ainberze murmurazale,
zeren den sobra adizale:
Aiek deabrua mian
damate, ebek bearrian.
Deabruaren alaba
da gezurra; gezurtiak
gezurra du bereala,
altxatzeko gaitz guziak.
Beñere ezta gezurtia
izan kristio probatua,
eztare gizon prestua,
bai gizatxar itsusia.
Bedratzi ta amargarrenak
au manatzen: Ez desea
berzeren bizikidea,
eta ez gauza berzeenak.
Eman ditu Jangoikoak
ebek biok, mostratzeko
dakizkiela juzgatzeko
gure biotz barnekoak.
Konfesatzeko lanean,
brebeagos nai badire,
bi gaienak sarzen dire
sei ta zazpigarrenean.
|
 |