Meatxuak auxtentutenei manamenduak
1 Jaungoikoa sinetsi, onetsi ta adoratu:
Ezperen, obe ezpazina munduratu.
2 Non ere den maldizio ta juramentu,
ezta faltako miseria ta eskarmentu.
3 Bere egunak Jangoikoai eztionak eman nai,
kalte dio bere buruai, irabazia aizeai, gusto deabruai.
4 Hume onari Jainkoaren bedeizioa eta fortuna:
Gaixtoari darraio maldizioa eta desfortuna.
5 Gaizki nai dionak proximo lagunari,
gaitz iago ematen dio bere buruari.
6 Ofenditzen duenak Jangoikoa gorputzagatik,
trukatzen du on guzia ongarriagatik.
7 Apegatzen duena biotza lurreko ondasunai,
ematen da preso lakioan deabruai.
8 Bere anaia kondenatu ta mias ozka egin
iten du murmurazaleak, baitu infernu-urrin.
9 Deseatzea berzeren bizikidea
da infernurako laster-bidea.
10 Deseatzeas hazienda berzerena,
protxurik ez, bai kulpa ta pena.
|