www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Koplak
Joakin Lizarraga
1793-1821, 1983

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Koplak, Joakin Lizarraga (Juan Apecechea Perurenaren edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gau gura pasaturik

 

Gau gura pasaturik,

urbilen orzilarean

daramate loturik

Jaun ona gisa berean.

 

Jendetzea bildurik,

daramate Jesus ala

armas inguraturik

ladron andi bat bekala.

 

O gizonen uts gaixtoa,

tratatzen nola ladrona

gure gizon Jangoikoa,

gure Jangoiko gizona!

 

Ain daukate gaixtotako,

ezi juezak galdetzea

artzen dute puntutako,

berla naies eriotzea.

 

Galdeturik alaere,

klaroki ezauntzen du:

Ezta kulparik batere

ontan, deklaratzen du.

 

Ezin errekabatus

Pilatosek aieki,

Herodesgana Jesus

bialtzen du bereki.

 

Asten dire emen berriz

kulpatzen salbazalea

porfiaz, nola baliz

munduaren galzalea.

 

Jesus onak itzik gabe

guziak garaiturik,

ta mostratus ala grabe,

Herodes arriturik.

 

Emen Jesus on garbiak

urde garren alderat

eztu goratu begiak,

ezta ere atra itz bat.

 

Ark ere eztu juzgatzen

Jesus gaixto gaizkiegille,

solamente du tratatzen

ero-gisa ta irrigille.

 

Manta txuri bat paratu

ta arrapaturik erdian,

irris an zute jokatu

ero-gisa burla andian.

 

Ero-gisa Jesus ona

emen ala idukitzen,

goiti zeruan dagona

kerubinen argitzen!

 

aurrekoa hurrengoa