 |
Emanen du...
Emanen du ez solamente
gorputzaren osasuna,
baitare emen presente
gañarako bear duguna.
Ta fortuna deitzen dena
non dezaket non arkitu?
Nor den Jesus dakiena
esta emendik zer mogitu.
Gaitzetatik libratzea
da fortuna amatzen dena;
asko ondasun logratzea
fortuna goren gorena.
Gaitzes inguraturik
bizi gara mundu gontan:
Non da libre lekurik
negarresko balle gontan?
Noen arkatik usoa
arat onat zen egatu;
andik kanpoan gaixtoa
etzeike nion baratu.
Noen arka baño obea
da Jesusen mai sandua;
gorde bedi emen probea,
nai ezpada izan galdua.
Nora naike erretiratu
ainberze gaitzen ertean?
O Jesus, non seguratu,
baizik orren egalpean?
Errefujio gora gora
emen digu imini;
emendik ez ia niora
ez nazala utzi ni.
Nion ez, emen baizik,
ezta nion salbatzen;
emen bai, zeren gaitzik
ezta onara ellegatzen.
Eta bada deus onik,
ori gabe nola izan?
Ezta aingeru, ez gizonik,
ori ezpada, nork eman.
On guziak bildutu
Jesusek dagon lekuan,
ta bereki giltza du
emen beti bere eskuan.
Eman naiak beti dago
probeen konbidatzen,
emanago ta naiago
bere eskuak edatzen.
|
 |