www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hirur azkhen abisu prinzipalak introdukzione hunetako

 

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Illabetheko lehen egun guziez berriz egizu lehen partean den protestazionea edo promes seinalatua meditazionearen ondoan, eta noiz nahi den errazu, zin zinez hura nahi duzul iduki eta begiratu, erraiten duzula Dabitekin; ez, ene Iainkoa, sekulan zure iujeamendu sainduak etzaizkit ahantziko; zeren hetan eman derautazu bizia. Eta senti dezazunean barraiamendurik zure ariman, har ezazu zure protestazionea edo promesa eskuan, eta espirituzko humiltasun batez apaldurik, hura errazu eta iraul ezazu zure bihotz guziaz, eta arintza handi bat aurkhituko duzu.

        Errazu guzien aitzinean ageriki nahi duzula debot izan; eztiot erran dezazula, debot zarela, baina nahi duzula debot izan, eta etzarela ahalke Iainkoaren amudiora gidatzen gaituzten akzione komunez eta premiazkoez; aithor ezazu ausartki enseiatzen zarela meditazione egitera; nahiago zendukeiela hil, ezen ez bekhatu mortalik egin; nahi zaiztela iarraiki sakramenduei, eta zure gidariaren konseilluei (hainitzetan premiarik eztelarik hura izenda dezazun hainitz arrazoin gatik) zeren horrela trebeki erraitea eta erakustea Iainkoa serbitzatu nahi duzula, eta afekzione berezi batez haren amudioari konsekratu zaizkola, da haren maiestate sainduari hagitz gogara zaion gauza; ezpaitu nahi nihork duen ahalkerik hartaz, ez eta haren gurutzeaz. Gero ere trebetasun hark bidea ebakiten dio bertzela haritzera eta bizitzera hainitz oldez eta moldez gonbidatu nahi giniguzken munduari, eta omenaz beraz obligatzen gaitu debozioneari iarraikitera. Filosofek leku guzietan erraiten zuten filosofo zirela, bertzeek utz letzaten gatik filosofo gisa bizitzera; guk ere erakusi behar dugu debozioneaz guthiziatzen garela, debotki bizitzera utz gaitzaten gatik. Norbaitek erraiten baderautzu debotki bizi ditekeiela nihor abisu eta eserziza horietan iarri gabe, eztezazula ukha, bainan ihardets diozozu arraiki, zure flakotasuna hain handia dela, non hargatik bertzeek baino beharago duzula norbait hel eta lagun dakizun.

        Finean, ene Filothe maitea, arrenez nagotzu zeruan eta lurrean saindurik eta sakraturik den guziaz, ardietsi duzun bataioaz, Iesus haurrak hartu zituen ama birjinaren bulharrez, hark ekharri derautzun bihotz karitatetsuaren amorioaz, eta esperanzatzen zaituen Iainkozko miserikordiaren erraiez, zatxezko orai, eta bethiere bizitze debotaz hartu duzun zori onezko borondateari. Badoazi gure egunak: Tronpetak, dio San Gregorio Nazianzakoak, etxera-seinalea emaiten du, batbedera presta bedi; zeren iujeamendua hurbil da. San Sinforianen amak, ikusirik hura eramaiten zela martiriora, oiuz, zegokan, ene semea, ene semea, orhoit adi sekulako biziaz, behazak zerura, mira zazu han dagoen erregea, hurbil duan finak sarri ephatuko dik bizitze hunetako korsu laburra. Ene Filothea, orobat erranen derautzut, beha zazu zerura, hura eztezazula utz lurra gatik beha zazu ifernura, eztezazula zure burua hartara egoitz bizitze hunetako puntu laburrak gatik, beha zazu Iesu Kristo gana, eta eztezazula hartaz ukha mundua gatik; eta iduri dakizunean bizitze debotaren trabaillua gaitz eta gogor dela, kanta zazu San Franzesekin; Uste ditudan ontasunak gatik, trabailluak pasatienpo zaizkit.

        Bizi dadilla Iesus, hari aitarekin eta espiritu sainduarekin batean ohore eta loria, orai, eta bethiere, eta sekula sekuloronekotz. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa