www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Tresnen ederkitasunaz

 

HOGOI ETA BORTZGARREN KAPITULUA

 

        Iondone Paulok nahi du emazte debotak (orobat erran behar da gizonez) ibil ditezila hei dagozten bezalako arropez ederki bestiturik gogo garbirekin eta soberaniarik gabe.

Bada aldagarrien eta bertze trenen ederkitasuna heldu da estofatik, moldetik eta xahutasunetik. Xahutasunaz bezanbatean, hura bethi kasik berdin iduki behar da gure arropetan, eta ahal badaidigu, eztugu kutsurik edo lizunik bat ere utzi behar hekin gainean. Kanpoko xahutasunak nolazbait seinalatzen du barreneko garbitasuna eta ohorea. Iainkoak berak gorputzeko garbitasuna nahi du haren aldaretara hurgiltzen diren eta debozioneaz kargu prinzipala dadukaten gizonetan.

        Arropen gaiaz eta moldeaz bezanbat, hekin ederkitasuna hainitz aldetarik konsideratzen da, denborari, adinari, graduari, konpainiei, okasionei behaturik. Ordinarioki nihor ederkiago preparatzen da besta egunetan, eta are hobeki besta buruetan. Penitenziazko denboran, nola Garizuman, hagitz beharago iarten da: esteietan estei arropak iauntsten tu, eta doluzkoak ahukuetan: Prinzeen aitzinean alxatzen du bere estatua, eta etxekoen artean hura beheititu behar du. Emazte eskonduak bere burua ederki iduki dezake, eta behar du ere, bere senharraren aitzinean, hark hala nahi duenean. Orobat egiten badu senharra kanpoan denean, galdeginen zaio noren begiak nahi dituen faboratu artha partikular hortaz. Edergaillu geiago utzten zaie ezkongaiei, zeren zilhegiki desidera dezakete hainitzi eder izaiteko, hala egiten eztutelarik, xoilki eskontza saindu batez espos baten irauasteko borondaterekin baizen. Halaber nihork eztu gaizki hartzen berriz eskondu nahi duten alhargunak nolazbait apuntzen badire, baldin ergelkeriarik erakusten ezpadute; zeren nola iadanik etxeko andre izan baitira eta alhargun-dolua iragan baitute, nor nahik uste du brua dadukatela pausatua eta zuhurra. Ordea gorputzez bezala bihotzez ere egiazki alhargun direnez bezanbatean, hei eztagote bertze edergarririk humiltasuna, modestia eta debozionea baizen: zeren nahi baderauezate gizonei amoriorik eman, eztira egiazko alhargunak; eta egiazko alhargunak ezpadira, eta nahi ezpadiote nihori amoriorik eman, zertako darailtzate amoriogarrizko sukaiak eta errementak? Arrotsik ostatatu nahi eztuenak khendu behar du arramua edo seinalea bere etxetik. Bethi trufa egiten da zaharrez nahi dutenean berregindurik ibilli; erhokeria hura ezin paira diteke gaztetan baizen.

        Zabiltza ederki, Filothea, ez utz zure gainean pertalezko gauzarik eta ongi eztagoenik. Norekin ere baitzabiltza, hura mesprezatzen duzu haren konpainian bazaude itsuski bestiturik: ordea begira zaite afaitadura, banaloria, kuriostasun eta ergelkeria guzietarik. Zaude bethiere, ahal bezanbat, sinpletasunaren eta modestiaren alde, zein baita duda gabe edergarririk handiena eder direnentzat, eta eskusarik hoberena eder eztirenentzat. Iondone Petrik emazte gazteak prinzipalki abisatzen tu, buruko illeak eztetzatela ekhar horreinbat ixurturik, komaturik, biribildurik, eta suge gisa korapillaturik. Hain umu eta flako diren gizonak non ederkeria hetan denbora galtzen baitute, leku guzietan aiphatzen dira erdi gizon eta erdi emakume balite bezala. Eta emazte banaloriatsuez erraiten ohi da bere kastatean eta ohorean floxak eta flakoak direla: ezpere baldin kastitaterik badute, hura ezin ezagut diteke hanbat nahasgarriren eta fitzkeriaren artean. Erraiten omen dute, hortan eztutela deus gaizkirik pensatzen; baina nik berriz diot, lehen ere erran dudan bezala, deabruak halako gauzetan bethi zerbait gaizki pensatzen duela. Nitaz bezanbatean, nahi nuke ene debota, dela gizon, dela emakume, bethi bere konpainiako guziak baino obeki bestitua lizen, ordea ponpiresun eta afaitadura gutiagorekin: eta errefauetan errana den bezala, aphareillatua lizen graziaz, ederkitasunaz, eta mereziez. San Luis Franziako Erregeak hitz batez trinkatzen du, batbedera behar dela bestitu bere graduaren eta estatuaren eredura, hala non zuhurrek eta prestuek ezin erran dezaketen, sobera egiten duzu, ez eta gazteek, gutiegi egiten duzu. Baina kasu emanik gazteek eztutela nahiko ederkitasunaz kontentatu, egon behar da zuhurren erranetan.

 

aurrekoa hurrengoa