www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertuteez egin behar den hautu beraren gainean

 

BIGARREN KAPITULUA

 

        San Augustinok ederki dio, debozionean lehenbizi hastetik iarten direnek egiten dituztela huts batzu gaizki hartzeko direnak debozioneko lege hersien arauera, halarik ere laudatzekoak direla, aitzinetik emaiten duten ethorkizuneko debozione beregaineko baten seinalea gatik, bat eta debozionerako preparazione bat direla. Beldurtasun lodi eta larri hura, bekhatuetako bide zabaletik berriroki ilkhiten diren arimetan narrioak eta garriak ezarten dituena, da bertute gomendatzeko bat lehenbizi haste hartan eta seinale aitzindari segura gero ere konszienziaren garbitasuna ardietsiko dutela; bainan beldur hura bera gaizki erraitekoa lizate debozionean iadanik hainitz aitzinatu direnetan; hekin bihotzetan manatu behar baitu beldurtasun hura aphurka eta baratxe khentzen eta kanporatzen duen amorioak.

        San Bernardo bere lehenbizi haste hetan xoil zen hersia eta garratztasunez bethea, haren gobernuaren azpian iarten zirenen aldera, eta berehala erraiten zerauen gorputza erauntsi behr zutela, eta haren gana ethorri espiritu irutsarekin. Hekin konfesioneak enzuten zituenean, ezin deklaratuzko garratztasunaz erabilten zituen eskas suerte guziak, zenbat ere xipi baitziren, eta perfekzionearen ikhastun berri gaizo hek hala etxatzen zituen, non khexatuz eta khexatuz debozionetik apartatzen baitzituen; bihotza eta hatsa galtzen baitzuten ikusteaz hark bethi eta bethi lehiatzen zitzaiela hain ikhe xut eta gora batetan. Ikusten othe duzu, Filothea? garbitasun oso baten desir guziz irazeki hark bulkatzen zuen saindu handi hura halako biderik hartzera, eta zelo hura bertute handi bat zen, ordea etzen laudatzekoa. Hala ere Iainkoak berak behingo aldi sakratu batez hari agerturik bertze bide bat hararazi zioen, isurtzen zuela haren arima baitara espiritu eme, manso, maitagarri eta urrikalmendutsu bat, eta hala guziz bertze bat eginik, akusatu zuen bere burua handiro, zeren hain garratz eta hersi izan zen, eta hain amolsu eta begitartetsu egin zen guzien aldera, non egin baitzen nahiz nahia guzientzat guziak irabaztea gatik.

        San Hieronimok kondatu duenean santa Paula bere alaba espiritual maitea ez xoilki sobera iarria, bainan are thematua zela bere gorputzeko mortifikazionetan, hala non ezpaitzioen amor egin nahi San Epifanio bere ipizpikuak hartarakotz eman zioen kontrako abisuari, eta hortaz lekhora beretarik nihor hiltzen zenean hala bere burua largatzen zuela damura eta dolura, non bethi bera sartzen baitzen hiltzeko perillean; azkenean hunela dio, erranen dute andre saindu haren laudorioak eskiribatu behar bidean, eskiribatzen ditudala haren eskasak, makhurrak eta baiak, lekuko egiten dut hark serbitzatu duen, eta nik ere serbitzatu nahi dudan Iesus iauna, eztudala gezurrik erraiten, ez alde batetik, ez bertzetik; aitzitik hartaz dena garbiki erraiten dudala, giristinoak giristinoaz behar duen bezala, erran nahi da, eskiribatzen dudala haren bizitzearen lerroa, ez laudorioetako liburua, eta haren bizioak bertzeen bertuteak direla. Erran nahi du Santa Paula baitan ziren eskasak eta makhurrak izanen zirela bertute arima gutiago konpli batetan; eta egiaki badira akzione batzu inperfekzione estimatzen direnak presuna perfetetan, eta halarik prefekzione handi estima liratezkeienak inperfetetan. Seinale ona da eri batentzat zangoak hantzen bazaizko eritasunetik ilkhiten denean; zeren hantura hark erakusten du naturaleza iadanik bortitztuak iraitsten dituela soberazko urak; bainan seinale hura bera gaixto lizate barraiatzeko eta kanporatzeko. Ene Filothea, uste ona behar dugu bertuteen ondoan dabiltzan guziez, hainitz eskas egiten dutelarik, sainduek berek maiz halako hutsik egiten zutenaz gero bertutei zerraistenean. Ordea gutaz bezanbatean artha iduki behar dugu bertutean iartzeaz eta haritzeaz, ez xoilki fidelki, bainan zuhurki ere; eta hartarakotzat hersiki begiratu behar da zuhurraren konseillua, ez garela permatu behar gure zuhurziaren gainean, baina bai Iainkoak eman derauzkigun gidarien zuhurziaren gainean.

        Badira gauza batzu, uste baitute hainitzek bertuteak direla, eta ezpaitira nihola ere; hetaz hitz bat erran behar derautzut: hek dira extasak, sentitu eta pairagabetasunak, bat egite Iainkogarriak, bertze formaratasunak, eta bertze horrelako perfekzioneak, zeinez liburu batzu minzo baitira, prometatzen dutela bide hetaz arima altxatuko dutela kontenplazione osoki endeleguzko batetara, espirituaren aplikazione esenzialera eta bizitzerik gorenera. Ikusten duzu, Filothea? perfekzione hek eztira bertute, aitzitik bertuteak gatik Iainkoak emaiten dituen errekonpensa, edo are ethorkizuneko bizitzeko doatsutasunen limar eta erakuskari batzu dira, zenbait aldiz gizonei presentatzen zaiztenak parabisuan gora diren peza osoez guthizia arazitzeko. Ordea hargatik ez gara nekhatu behar halako graziak ardietsi nahiz, hetaz bat ere premiarik eztugunaz gero Iainkoaren ongi serbitzatzeko eta oneritzteko, zein behar baita gure xede bakhoitza izan: hala ere hainitzetan eztira graziak nihoren trabailluz eta antzez ardiets ditezkeienak, ikusirik hek egin ditezkeiela gure baitan, ez ordea guk eginik. Geiago diot, eztugula borondate hartu gizon prestu eta debozionetsu, emazte prestu eta debozionetsu izaiteko bazen, hargatik behar gare hartara ongi enplegatu. Baldin Iainkoak nahi bagaitu angeruzko perfekzione hetaraino goititu, angeru prestu izanen gara ere; bainan bizkitartean iar gaitezin eta hari gaitezin sinpleki, humilki eta debotki bertute xipietan, zeren gure salbatzailleak utzi dio gure arthari eta trabailluari hetaz egin ditekeien irabazia; halakoak dira pazienzia, mansotasuna, obedienzia, pobrezia, kastitatea, lagunaren alderako bihotzberatasuna, haren eskasen pairamendua, agudotasun eta berotasun espiritual saindua. Utz detzagun gogotik gaingoititasunak arima gaingoitituentzat, eztugu merezi hain leku gora bat Iainkoaren serbitzuan: doatsuegi izanen gara hura serbitzatzen badugu bere kuisinan, bere okintzan, haren lekhaio, karga+garraitzaille, axelari, ganbarazain bagara ere; hari dagoka gero, plazer badu, gure sararazitzea bere sekeretuzko gelan, eta konseillari berezien artean. Bai, Filothea, zeren loriaren errege hark eztitu bere serbitzariak sariztatzen egiten dituzten ofizioetako graduaren arauaz, bainan hetan ekhartzen eta erakusten duten amorioaren eta humiltasunaren ereduz. Saulek bere aitaren astoen bilha zebillala aurkhitu zuen Israeleko erresuma; Errebeka Abrahamen kameluak eradaten zituela egin zen haren semearen espos. Ruth Boozen ogi epailleen ondoan ogi buruzkak biltzen hari zela, eta haren oinetan etzanez, ekharri izan zen haren saietsera, eta haren espos egin zen. Gertuz ohi gabeko gauzen hain nahitze gorak eta alxatuak hagitz dira suiet lilluramenduetara, enganioetara eta falserietara, eta batzutan gertatzen da bere burua angeru dadukatenak eztirela xoilki gizon prestu eta debozionearen gainean egiten dituzten hitz mothak handiago direla, hartaz duten sentimendua eta obratzen dutena baino; badarik ezta deus ere mesprezatu, ez eta arinki iujeatu behar, bainan Iainkoa benedikatzen dugula bertzeen gaingoititasunaz, gaudezin humilki gure bide beheragoan, dakigula hura hobeki dagokala gure ahalari eta aphurkeriari; hartan humilki eta fidelki bagabiltza, Iainkoak goitituko gaitu handiresun guziz handietara.

 

aurrekoa hurrengoa