www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hirurgarren konsiderazionea,
Sainduen exenpluaren gainean

 

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

        Konsidera zazu suerte guzietako sainduen exenplua zer eztute egin Iainkoa maitatzeko eta Iainkotiar debot izaiteko? Ikuskitzu bere erresoluzionetan ezin inharrosizko martirak; nolako penak eztituzten iasan eta pairatu hekin mantenatzeko? ordea guzien gainetik bere garbitasunean azuzena baino xuriago, karitatean arrosa baino gorriago ziren andre eder eta lilitu hek, batzuk hamabi, bertzeek hamahirur, hogoi, hogoi eta bortz urthetan nahiago izan tuzte milla martirio suerte pairatu ezen ez ukhorik egin bere erresoluzionei, ez xoilki fedeazko profesari, bainan eta debozioneazko promesari ukhitzen zeizten gauzetan; hetarik batzuk nahiago izan durte hil birjinitatea utzi baino, bertzeek erien serbitzatzetik, penetan zeudezinen konsolatzetik, eta hillen ehortztetik gelditu baino. O Iainkoa! horrelako okasionetan zer fermutasun erakusi dute bere gorputz erorkorretan.

        Beha zazu hain bertze konfesor sainduak gana. Nolako bertitztasunarekin mesprezatu dute mundua? nola ezin garaituzko egin dira bere erresoluzionetan? Deusek ere ezin itzuli hetarik; besarkatu, iduki eta mentenatu ituzte bat ere lekhatu eta utzi gabe. Ene Iainkoa! zer dio San Augustinok santa Monika bere amaz? Nolako sormutasunarekin itxeki dio hartu zuen borondateari Iainkoaren serbitzatzeko bere ezkontzan eta alharguntzan? eta San Hieronimok zer eztio santa Paula bere alaba espiritual maiteaz? zein finko egon zen hain bertze gudu, kasu, gertanza diferenten artean, ordea guk zer eztugu eginen hain molde ekzelenten gainean; gu garena hek ere ziren, egiten zutena egiten zuten guk ere dugun Iainkoa bera gatik, bertuteak berak gatik; zergatik gure kondizionean eta besarkatu dugun bizitze thailluaren arauera eztugu hek bezanbat eginen gure erresoluzione maitea, eta promes saindua gatik?

 

aurrekoa hurrengoa