www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kanpoko humiltasunaz

 

LAUGARREN KAPITULUA

 

        Zoaz, diotsa Eliseo profetak emazte alhargun pobre bati, maillega zazu zure hauzoko guzietarik hainitz untzi hutsik, eta duzun olioa isurezazu hetara. Nahi badugu Iainkoaren grazia gure bihotzetan sararazi, hutstu behar ditugu gure buruko estimaz. Kreserela daritzon xoriak oiu eginez eta hegaztin ihizilariak begiztatuz, hek izitzentu berari dagokan eta nihork eztakien bertute batez; hargatik usoek hura dute maite bertze xori eta hegaztin guzien gainetik, eta segurik bizi dire haren aldean; halaber humiltasunak kanporatzen du Satana, eta gure baitan begiratzentu Espiritu Sanduaren graziak eta dohainak. Horren gatik saindu guziek, beregainki ordea Sainduen erregeak eta haren ama sakratuak bethi ohore eta amudio geiago ekharri diote bertute merezi onezko hari, gizona zuhur eta prestu dezaketen bertze guziei baino.

        Erraiten dugu gure buruari emaiten diogun loria dela banoa, noiz ere loriatzen baigara, edo gure baitan eztenaz, edo gure baitan denaz, baina gure eztenaz, edo gure baitan denaz eta gure denaz, baina balio eztuenaz hargatik loria gaitezin. Ethorkizko aitonen semetasuna, handien faborea, jendarteko ohorea, gauzak dire gure baitan eztirenak, bainan edo gure aitzinekoetan dauntzanak, edo urlien uste onean eta ahotan dabiltzanak. Badira burukaritzen eta kokotzlarritzen direnak, zeren zaldi on baten gainean ikhanak diren, zeren plumaia duten xapelan, zeren aberatski berregindurikako aldagarria darabillaten, ordea erhokeria hura nork eztakusa? zeren baldin loriarik bada halako gauza gatik, zaldiarentzat da, xoriarentzat, eta dendariarentzat. Eta zer bihotz gaberia da bere balentia maillegatzeaz, zamari, plumaia, blanxeta edo koleta hantu eta ixurtu batetarik? Bertzeak prezatzen, gorgoinatzen eta mirailletan dira mustaxa xutak eta armatuak, bizar ongi orraztatua, xirlo ixurtuak, eta esku leunak gatik, zeren danzan lindo, iokoan artez, kantetan fetxo diren; ordea ez othe dira bihotz flakatuak hain gauza fitsezkoz eta ergelez bere balioa eta aiphamena handitu, berretu eta alxatu nahi dutenean? Bertzeek, zeren zerbait dakiten, nahi dute munduak ohore eta agur egin diezen, guziek hekin gana eskolara ibilli behar balute, eta hek nsusitzat iduki behar balituzte bezala; hargatik basherriko irakhastunlariak deitzen dire. Bertzeak hantzen eta paoatzen dira bere edertasuna miratuz, eta zinetsten dute mundu guziak datutzala begiak hekin gainean: hori guzia neurrigabeki ergel, erho eta itsusi da, eta hain gauza aphurretarik eta floxetarik hartzen den loriaz erraiten ohi da loria ergela, erhoa eta fitsezkoa dela.

        Egiazko ontasuna ezagutzen da egiazko balsamua bezala: balsamua enseiatzen eta frogatzen da urera isuriz, hondoratzen eta azpian iartzen bada iujeatzen da finena eta preziosena dela: halaber ezagutzekotz ea gizon bat egiaz zuhur, iaginsun, bihotzdun eta noble denez, ikusi behar da ea haren baitan diren ontasunak xedatzen eta abiatzen direnz humiltasunera, modestia eta obedienziara, zeren orduan egiazko ontasunak izanen dira; bainan gainetik igerikatzen badira, eta nahi badute agertu, ontasunak izanen dire hanbatenaz gutiago egiazkoak, zenbatenaz agerturenago baitira. Haizetzean eta igorziri karrasketan zortzen eta hazten diren perleriek eztute perla-azala baizen, eta barrenean eztute sustanziarik ez mamirik; halaber urguillukerian, ban[]atasunean eta banokerietan iaiotzen eta gurentzen diren gizonen bertute eta abantail ederrek eztute on iduri hutsa baizen, gozorik, muinik eta zailtasunik bat ere gabe.

        Ohoreak, graduak, kargu handiak safrana bezalakoak dire; hura sendoago eta usuago sortzen baita oinetan zapatua izanez. Eder izaitea ezta geiagotik ohore, nihork edertasuna gatik bere buruaren miratzen hari denean; edertasuna eder izaitekotz, behar da ansigabeztatua izan: iakintasunak desohoratzen gaitu hantzen gaituenean eta irakhaztunkeriara itzultzen denean.

        Puntutsu bagare graduak, iar-lekuak eta tituluak gatik, bertze alde dela leku emaiten diogula bertzeari nor, nongo, eta nolakoak garen bilhatzeko, sondatzeko eta kontrakoaren erakuzteko, geurok apurtzen eta itsustentugu gure abantaillak; zeren dohainik emanez eder den ohorea, itsusi egiten da khexadurarekin haren bilha eta eske gabiltzanean. Paboa, itzul-inguruz manaiatzen denean bere gorputzaren miratzeko bere pluma ederrak axatuz zizkurtzen da guzia, eta alde batetik eta bertzetik agertzen du zer ere baitu itsusienik: lurrean landaturik eder diren loreak zimeltzen eta ihartzen dira eskuztatuz. Eta nola mandragoraren usaina urruititik eta iragaitzaz aditzen dutenek eztitasun gozogarri bat hartzen baitute hartarik, bainan hurbilletik eta luzaro hartaz usainztatzen direnak lolaetzen eta eritzen baitira: halaber ohoreek konsolazione ezti bat emaiten diote hekin usaina aditzen duenari urruititik eta arinki, hetan trikatu eta hetaz kexatu gabe, bainan hetara gogoa eta xatzen duena eta hetaz baskatzen dena baitan xoil baiatzekoak dira eta gaizki erraitekoak.

        Bertuteari iarraikiz eta bertutea oneritsiz hasten gare bertutetsu izaiten, bainan ohoreen ondoan ibilliz eta ohorezale izanez hasten gara ere mesprezatzeko eta gaizki erraiteko izaiten. Onera sorturikako bihotzak eztire trikatzen ohoreen graduetako nahaskerietan eta agur nahikundetan, badute zer egin bertzerik; hori dagote bihotz alferrei. Perleriarik ahal dekeiena ezta kargatzen maxkorrez, eta bertutea ardietsi nahiak eztira kexatzen ohoreak gatik. Gerthuz, sar diteke nihor bere graduan eta hartan ahal dagoke, humiltasunari athekarik edo kalterik egin gabe, baldin hala dagidanz eta iharduki gabe hari bada. Ezen nola Perutik heldu direnek, handik atheratzen duten urreriaz eta zilharreriaz lekhora, ximiñoak ere eta papagaiak ekartzen baituzte, zeren etzaizten hainitz gosta, eta untzia guti kargatzen duten; halaber bertuteari darraizkonak eztaude hargatik zor zaizten graduak eta ohoreak hartu gabe, kondizionerekin ordea, hortan ansia eta artha guti gostako zaiela, eta den guzia eginen dela aldaratu, afaldatu, iharduki eta bilhakatu gabe. Badarik ere enaiz minzatzen komunari behatzen dioen gradurik eta kargurik dadukatenez, ez eta kontu handizko dainurik edo kalterik bere ondorean gero ere dakhasketen okasione partikular batzuez: zeren hortan batbederak behar du bereari itxeki, karitatea eta kortesia lagunak dituen zuhurziarekin.

 

aurrekoa hurrengoa