www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Jujeamendu arinez

 

HOGOI ETA ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Eztezazuela nihork iujea, eta etzarete iujeaturen, dio gure arimen salbatzailleak. Eztezazuela nihor kondena, eta etzarete kondenaturen. Ez, dio apostolu sainduak, eztezazuela iujea, denbora baino lehen, Iauna datorren artea, hark agertuko du ilhunbetako sekeretua eta bihotzetako konseilluak erakusiko tu. O zein desgogara zaizkon Iainkoari iujeamendu arinak! Arinak dire gizonkumeen iujeamenduak zeren eztira bata bertzearen iuje, eta iarten direnean iujeatzen, gure Iaunaren ofizioa betetzen dute. Arinak dire, zeren bekhatuaren malizia eta gaixtakeria prinzipala heldu da bihotzeko intenzionetik eta konseillutik zein baita ilhunbetako sekeretua guretzat. Arinak dire, zeren batbederak aski du zer egin, bere burua iujeatu nahi badu, bere laguna iujeatu gabe. Iujeatua ez iazitekotzat, gauza orobat premiazkoa da, nihor bertzerik ez iujeatzea, eta bere burua bera iujeatzea. Ezen gure iaunak bata debekatzen deraukun bezala, apostoluak manatzen gaitu bertzea. Geurok gure burua iujea bageneza, ez gindezke iujea. O Iainkoa ordea! guziz kontrara hari gare, zeren debekatu zaikuna ardura egiten dugu; bethiere laguna iujeatzen baitugu, eta eztugu behin ere egiten manatuak garena, zein baita geurok gure burua iujea dezagula.

        Iujeamendu arinen kontrako erremedioak eman behar dira, behaturik nondik, eta zertarik heldu diren. Badira bere naturalezaz, gaitz, garratz, latz eta samin diren bihotzak, eta halaber hartzen duten guzia samintzen dutenak. Hetaz dio profetak itzulten dutela iujeamendua absinthiora, ikusirik eztutela nihoiz ere iujeamendu emaiten lagunaz ahalik zorrotzkiena eta garratzkiena baizen. Halakoak behar handia dute miduku espiritual on baten eskuetan erorteko; zeren nola bihotzeko kharmintasun hura baitute sorkuratik, gaitz da hari garaitzea, eta berez bekhatu eztelarik, bainan eskas-makhur bat xoilki delarik, guziarekin ere perillosa da, zeren, hura dela bide, iujeamendu arinak eta gaizki erranak sartzen eta nausi iarten baitire ariman barrena. Batzuek arinki iujeatzen dute, berak ez garratz, baina bai urguillu izanez, uste dutela, bere ohorea goititzen dutela bertzerena beheititzen duten eredura. Espiritu superbioak eta burupetsuak. Bere buruarekin loriatzen, pinpirinatzen, eta hain gora iarten dira bere kontuz, non gainerako guzia ikusten baitute, deus gutiko gauza xumea baliz bezala hekin aldean. Ni enaiz bertze gainerako gizonak bezala, zioen fariseu zoro hark. Batzuek eztadukate urguillukeria ageri hura, bainan eztakidan atsegindura zer bat xoilki hartzen dute bertzeren gaizkiaren konsideratzeaz, bere baitan, ustez, duten gozokiago dastatzeko eta bertzei dasta arazteko. Eta lakhetze hura hain da gordea eta ezin ezagutuzkoa, non begi onek ezpaditu nihork, ezin hura ikus baitezake, eta hartaz ukituak direnek berek hura ezin ezagut baitirote, norbaitek erakusten ezpaderaue. Bertzeek, bere buruaren lausengatzea eta ederki atheratzea gatik, bere konszienzian dituzten garrien eta ausikien ematzea gatik, errazki iujeatzen dute bertzeak kutsatuak direla berek besarkatu duten bizioaz, edo enbait bertze bezain handiz. Hainitzak iarten dire arinki iujeatzen, xoilki zeren plazer hartzen duten hortik hemendik asmuz minzatzeaz, nolakoak diren bertzeak bere gogoaren hala dagidanz largatzea gatik. Baldin suerte gaitzez egia batzutan kausitzen badute bere iujeamenduetan, bethi gaizki iujeatzeko ausartzia eta guthizia hala berretzen zaie, non nekhez hura utz baitezakete. Bertzeek uijeatzen dute bere pasionearen arauera, bethi ongi maite dutenaz, eta behi gaizki gaitzesten dutenaz, kasu miragarri, bainan egiazko batetan baizen; zeintan amorio sobera izanak ertxatzen baititu iujeamendu gaixtorik emaitera maite dutenaz ere. Gauza lastimagarria, bainan hala ere amorio itsusi, eskas, nahasi eta erbal batetarik sortzen dena, zein baita ielosia; zeinak, nor nahik dakien bezala, begitarte sinple baten gainean, munduan den irri ixilik arinena gatik, bere kidea kondenatzen baitu fedea hautsi balu eta bertzerekin bekhatu egin baleza bezala. Finean beldurrak, handi-nahitasunak, eta bertze horrelako buruko febleziek maiz hainitz leku emaiten dute idurikorteko eta iujeamendu arinik egiteko.

        Ordea zer erremedio? Ethiopiako osiusa daritzon belhar uretik edaten dutenek uste dute leku guzietan ikustentuztela sugeak eta gauza izigarriak; urguillukeria, inbidia, handi-nahitasuna, gaitzerizkoa iretsi dutenek, eztute ikusten gauzarik, non eztaritzaten hura gaixtoa eta gaizki erraitekoa dela. Lehenbizi hek senda ditezintzat, palma-arnotik hartu behar dute, eta orobat erriaten dut azkeneko hautaz. Edan ezazu, ahal bezanbat, karitatearen arno sakratua; libratuko zaitu uijeamendu makhur hek pitzten derauzkitzuten fuineko khe gaixtoetarik. Karitatea beldur da gaizkiarekin inkontra dadin, ezta beraz perillik haren bilha doan, eta hura inkontratzen duenean, itzulten du burua hartarik, eta ez ikusi iduri egiten du; aitzitik begiak serratzentu hura ikus dezan baino lehen, haren ikusteko sentitzen duen seinalerik xipienean; eta gero sinplezia saindu batez zinetsten du etzela gaizkia bera, baina xoilki gaizkiaren itzala edo zenbait itxura zela. Baldin bortxaz ezagutzen badu gaizkia bera dela, berehala itzulten da hartatik, eta egin ahala egiten du haren iduriaz ahanzteko; karitatea erremedio handia da gaitz guzien eta beregainki hunen kontra. Horitasuna dutenen begiei iduritzen zaie horiak direla gauza guziak; erraiten da hekin sendatzeko min hartarik, eman behar zaiela enada-belharra oin solaren azpian eta haren gainean ibilli behar dutela. Gertuz, iujeamendu arinezko bekhatua horitasun espirituala da; hartaz ukhituak direnei iduri dagote gaixto direla guziak; bainan hartarik sendatu nahi duenak behar ditu erremedioak eman, ez begietan, ez adimenduan, bainan afekzionetan; zeinak baitira arimaren oinak. Zure afekzioneak eme badira, zure iujeamendua eme izanen da; karitatetsu badira, orobat izanen da zure iujeamendua karitatetsu. Hirur miragarrizko exenplu emaiten derauzkitzut begien aitzinean. Isakek erran zuen Errebeka zuela arreba; Abimelek ikusi uen harekin hari zela dostetan, erran nahi da, hura maiteki karesatzen zuela, eta berehala iujeatu zuen haren emaztea zela; begi nordest eta gaixto batek iujeatu zukeien haren amorantea zela, edo haren arreba bazen, harekin egiten zuela bekhatu; ordea Abimelek egitate hartarik ahal zukeien opinione karitatetsuena hartu zuen. Orobat egin behar da bethiere, Filothea: iujeatu behar duzu lagunaren faboretan ahal bezanbat. Akzione batek ehun begitarte ahal balitu, behatu behar zaio ederrenean. Andre Dana Maria izorra zen, San Iosefek hori klarki ikusten zuen, ordea zeren bertze alde ikusten baitzuen hura guziz saindua, guziz garbia, guziz angeruzkoa zela, nihoiz ere ezin zinetsi zuen izorra zitekeiela bere eginbidearen kontra, hala non deliberatu baitzuen haren ganik apartatzera, eta Iainkoari utztera hartaz iujeamendu eman zezala, eta Birjinaz opinione gaixtorik hartzeko seinalea handi eta bortitz izana gatik, berak etzuen hura niholatan iujeatu nahi izan. Zergatik ez ordea? zeren Iosef gizon iustuak geiago ezin eskusa dezakeienean bertzenaz prestutzat ezagutzen duen gizonaren obra eta intenzionea, halarik ere eztu hura iujeatu nahi, bainan hartaz den guzia khentzen du bere espiritutik, eta Iainkoari utzten dio iujeatzera. Halaber gure Salbatzailleak, gurutzean iosirik zegoela, hura iratxekiten zutenen bekhatua ezin osoki eskusa zezakelarik, bederen hekin malizia guritu zuen, erraiten zuela etzeakitela zer hari ziren. Bekhatua ezin eskusa dezakegunean, derragun ezpere urrikalkizuna dela bekhatorea, eta iakin gabez edo flakoz erori dela, ahal dukeien aitzakiarik hoberena ekhartzen dugula haren faboretan.

        Beraz sekulan ezin iujea dezakegu laguna? Gertuz ez sekulan. Iainkoak, O Filothea, kortetan iujeatzentu hobenduriak eta gaixtaginak. Egia da serbitzatzen dela Iustizia-gizonen hitzez gure beharrietan klarki minzatzeko. Iujeak haren borondatearen deklaratzailleak eta erakusleak dira, eta eztute sentenziarik eman behar haren ganik ikhasirik baizen, iakinik ordenatuak direla guri harkhez erraiteko zer nahi duen. Bertzela egiten badute bere buruko pasionei iarraikiz; orduan egiaki berek iujeatzen dute, eta halatan berak iujeaturen dira. Ezen debekatuak dira gizonak gizon bezala bertzeen iujeatzetik.

        Gauza bat ikustea edo ezagutzea ezta hartaz iujeatzea; zeren iujeamenduak (behintzat eskiritura sainduaren minzatzeko maneraren arauera) lehen egiten du kontu zerbait trabu, dela xipi, dela handi, dela egiazko dela idurizko, ba dela sondatzeko, klaratzeko eta khentzeko. Hargatik badio, zinetsten eztutenak iadanik iujeatuak direla, zeren ezpaita hekin danazioneaz dudatzerik. Ezta beraz gaizkirik lagunaz duda egiteaz? Ez, zeren ez gara debekatuak dudatzetik, bai iujeatzetik; guziarekin ere ordea ez gara zilhegi dudatzera, ez eta iduripen hartzera xehez xehe baizen, arrazoinek eta seinaleek dudatzera bortxatzen gaituzten bezanbat; bertzela duda eta idurikortasuna temerariozkoak dire.

        Zenbait begi gaixtok ikusi balu Iakob, Errakeli ur putzuaren aldean musu eman zioenean, edo ikusi balu Errebeka Eliezer ganik esku mutur-ioiak eta beharri dilindakak hartzen, nola gizon ezagutu gabea baitzen herri hartan, duda gabe gaizki gogatuko zen bi mirail kastitatezko hetaz, ordea arrazoinik eta zimendurik gabe; zeren akzione bat berez orobatekoa denean, temerariozko idurikortasuna da, hartarik gaizkirik atheratzea, hainitz aitzindarizko eta ordu bereko seinalek indar emaiten ezpadiote hartaz egiten den arrazoinamenduari. Temerariozko iujeamendua ere da, egin baten gatik erraitea nork ere hura egin baitu gaizki erraitekoa dela: bainan hori sarri klarkiago erakusiko dut.

        Finean, bere konszienziaz zinetan artha dadukatenak guti emanak dire iujeamendu arinik egitera. Zeren nola erleak, denbora brumatsua, goibela eta uritsua ikusirik, sartzen baitira bere kofauetan, eztiaren errekaitatzeko; halaber arima prestuen gogoetak eztira ilkhiten gauza nahastekatuen gainera, eta lagunaren obra ilhunbetsuetan eztira sartzen; aitzitik hekin ez inkontratzea gatik, biltzen dira bere bihotzean barrena, bere oneramendurako erresoluzione onen arrimatzeko eta ordenatzeko.

        Arima alfer baten egitekoa da, bertzeren bizitzearen zelatatzen, sondatzen eta miratzen iartea. Lekhatzentut, bai etxeko mainadan, bai herrian bertzeez kargu dutenak: zeren hekin konszienziaren parte handi bat da, begiak iduki detzaten eta erne daudezin bertzeen konszienziaren gainean. Begite bada bere eginbidea amudiorekin: hori eginik, beudez bere baitan, horatz denaz bezanbatean.

 

aurrekoa hurrengoa