www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Zazpigarren meditazionea.
Ifernuaz

 

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

Preparazionea.

1. Iar zaite Iainkoaren presenzian.

2. Humil zaite, eta eska zakizko hel dakizula.

3. Iduri bekizu ikusten duzula hiri ilhunbetsu bat
sufrez eta bikez erretzen, ezin ilki ditezkeien jendez betherik.

 

Konsiderazioneak

        1. Dannatuak ifernuko lezean eta putzuan barrena daude hiri inkontru gaitzezko hartan bezala, non pairatzen baitituzte ezin erranezko penak bere sensu eta mienbro guzietan, zeren nola bere sensuez eta mienbroez baliatu baitira bekhatu egiteko, hala ere hetan guzietan pairatuko ituzte bekhatuari zor zaizkon penak: begiak, bere behatze falsoak eta gaixtoak gatik, penatuko dira deabruen eta ifernuaren ikuste harrigarriaz; beharriek, zeren plazer hartu zuten solas lizunetan eta gaixtoetan, eztute sekulan enzunen nigarrik, hatsbeherapenik, marraskarik baizen, eta hala bertzez.

        2. Pena hetaz guziez lekhora, bada oraino handiago bat, zein baita iainkoaren loriaz gabetua izaitea, ezpaitute hura sekulan ikusiko. Baldin Absalonek bazedukan bere aita Dabiten begitarte maitea ikusi gabe egoitea gaitzago eta unhagarriago zitzaiolea, zeinetan bait zegoen desterrua baino. O Iainkoa, zer damu eta dolu, zure begitarte eztiaz eta emeaz sekulakoz gabetzea.

        3. Konsidera zazu guzien gainetik pena hekin sekulakotasuna, hura bera gatik bertzerik ezpaliz ere ezin iasanezkoa baita Ifernua. Helaz! baldin khukusu batek gure beharrian, sukhar arin batek gau labur bat egiten baderauku hain luze eta unhagarri, zein harrigarri izanen da sekulako guaa hanbat penarekin? sekulakotasun hartarik sortzen dira sekulako etsitzeak, bethiereko burhoak eta neurrigabeko errabiamenduak.

 

Afekzkoneak eta erresoluzioneak

        1. Izi ezazu zure arima Ioben hitzez. O ene arima, bizi othe zinatezke arduraki, behti dirauten khar hetan, eta su iretsle hartan? Nahi othe duzu zure Iainkoa utzi sekulakotz?

        Aitor ezazu hura merezi izan duzula, bainan zenbatetan? Bada hemendik hara nahi dut haren kontrako bidez abiatu. Zergatik iautsiko haiz putzu hondatzaille hartara? Hargatik neure buruari eginen diot hunelako eta halako bortxa bekhatutik ihes egiteko, hark xoilki heriotze sekulako hura eman diazakedanaz geroztik.

Esker, offr. othoitz.

 

aurrekoa hurrengoa