www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abisuak alhargunentzat

 

BERROGOIGARREN KAPITULUA

 

        Iondone Paulok lekzione egiten deraue Elizako Buruzagi guziei bere Timotheo baitan, erraiten duela, Ohoratzatzu egiazki alhargun diren emazte alhargunak; bada egiazki alhargun direntzat, gauza hauk behardira.

        Lehenik, behar da emazte alharguna alhargun den ez xoilki gorputzez, bainan eta bihotzez ere, erran nahi da, behar du deliberatu ezin hautsizko deliberamendu batez bere buruaren begiratzera eta idukitzera alharguntza garbi batetan; zeren alhargun eztirenak birezkontzeko parada hel artean baizen, eztire gizonetarik apartatuak gorputzeko atseginaz bezanbat baizen, bainan hei datxezte bihotzez eta borondatez. Baldin egiazko alhargunak bere buruaren finkatzeko alharguntzako estatuan, botuz ofrezitu nahi baido Iainkoari bere gorputza eta kastitatea, edergaillu handi bat iratxekiko dio bere alharguntzari, eta seguranza handi batetan ezarriko du bere erresoluzionea: Zeren, ikusirik botu eginez gero eztuela geiago eskurik bere kastitatearen utzteko, parabisua utzi gabe, hain ieloskor izanen da hartu duen gogoaz, non ezpaititu ezkontzazko gogoeta arinenak ere utziko bere bihotzean den gutiena trikatzera; hala non botu sakratu hartaz burdin-athe bortitz bat ezarriko baitu bere arimaren eta erresoluzionearen kontrako mandatuketen edo eskhaintzen artean. Gerthuz, San Augustinok botu hura handiro xoil konseillatzen dio alhargun giristinoari, eta lehenagoko Origenes iakinsuna aitzinago doa, zeren konseillu emaiten deraue emazte ezkonduei botu egiteaz alharguntzazko kastitatean egoiteko, baldin senharrak hiltzen bazaizte, berak baino lehen, arren bere ezkontzatan ahal dituzketen plazeren artean, badarik ere goza ahal ditezken alharguntza garbiaren merituaz aitzindarizko promez haren bidez. Botuak egitentu botuaz gerostik obrak Iainkoaren gogorakoago, bortitzten du bihotza hekin egiteko, eta eztiotza xoilki Iainkoari emaiten obrak, zeinak baitira gure borondate onaren fruituak bezala, baina konsekratzendio oraino gure borondatea bera, zeina baita gure obren eta akzioneen arbola bezala. Kastitate sinpleaz gure gorputza prestatzen diogu Iainkoari, zilhegi gaudelarik bertze aldi batzuez haren utztera bere plazeretara, ordea kastitatezko botuaz emaitza oso eta ezinitzul arazizko bat egiten diogu hartaz gure buruari eskurik utzi gabe gure hitzaren iateko. Manera hartan, haren gathibu eta meneko iarten garela, zeinaren serbitzatzea hobe baita erregetasun guzia baino. Bada nola bi Dotor handi hekin abisuak neurrigabeki on baitzaizkit, hala desira nuke hain doatsu izanen diren arimak, non hei iarraikitzeko borondaterik hartuko baitute, hari litezila zuhurki, sainduki eta sailki egiteko hartan, bere bihotzeko indarrak ongi sondaturik zeruko inspirazionea eskaturik, eta Gidari zuhur eta debozionetsu baten konseillua harturik: zeren horrela den guzia probetxu geiagorekin eginen da.

        Bigarrenean. Hortaz lekhora bigarren ezkontzazko ukho hura egin beharda garbiki eta hutsik bere afekzione guziak iainkoa gana itzultzekotzat garbitasun geiagorekin eta bere bihotzaren alde guzietrik iosteko Iainkozko maiestatearen bihotzarekin; zeren umeak aberatsturik utzteko desirak, edo zenbait bertze munduko abantaillik ardietsteko usteak alharguna alhargundurik badaduka, izanen du naski laudorio, ez ordea segur Iainkoaren aitzinean, halaz eta Iainkoaren begietan deusek ere egizko laudoriorik ezin dukeienaz gerostik Iainkoa gtik egiten denak baizen.

        Geiago, behar da alharguna, egiazki alhargun izatekotzat, apartatua den eta borondatezki billusia mundurazko kontentamenduetarik. Atseginketan bizi den alharguna, dio Iondone Paulok, hil da bizirik. Nahi izaitea alhargun izan, eta halarik ere atsegin artzea, begietsia, balakatua eta sohastatua izaiteaz; nahi bada dansaketan eta bankezietan aurkhitu, nahi badu usainztaturik, berregindurik eta totildurik ibilli, hori da alhargun bizia izaitea gorputzez, bainan alhargun hilla izaitea arimaz bezanbatean. Zer ansia da, othoi, Adonisen eta amorio lizunaren etxeko bandera egin dadin kukurusta xuriz plumaia giza gotiturik, ala sedazko belo ixurtuz begitartearen inguruan sare gisa hedaturik? aitzitik hainitzetan banaloriaren emendaillutzat beltza xuriaren gainean emaiten da haren kolorearen abantaillatzea gatik. Alhargunak enseiatu duenean emazteek ohi duten gizonen begietan eder izaiteko antzea, beithaeta pitztura perillosagoak aurtikitzentu hekin bihotzetara: beraz plazer ergel hetan bizi den alharguna, bizi delarik hil da, eta ongi erraitera, ezta alhargunaizuna edo alhargun itxura baizen.

        Ebakitzeko denbora ethorri da, usotortoillaren boza enzun izan da gure lurrean, dio Kantikak: Munduko soberaniak ebaki behar ditu nork ere debozionez bizi nahi baitu, guzien gainetik ordea ebakimendu hura premiazkoa da egiazko alhargunarentzat, zeina, uso+apal garbi bat bezala, bere senhar ioanaren gainean nigarrez, hartzbeherapenez eta auhenez orai berehala egon baita. Noemi bihurtu zenean Moabetik Betleemera, hura ezkondu berrian ezagutu zuten hiriko Andreak hasi ziren erraiten, ez othe da hori Noemi? Ordea ihardetsi zerauen: arren enazazuela izenda Noemi (ezen Noemi erran nahi da graziosa, arraia eta ederra) bainan izenda nazazue Mara, zeren Iaunak berretu baiteraut arima khiratsturaz. Hori erraiten zuen zeren hil baitzizaion senharra: halaber alhargun debotak eztu nahi behin ere eran dakion, eta estima dadin ederra eta graziosa dela, aski eritsten baitu Iainkoak nahi duen bezalako, erran nahi da, bere begietan humil eta xipi izaitea.

        Lanpek, zeinetako olioa aromatika baita, usain gozoago banatzen dute argiak hillez: hala alhargunek, zeinen amorioa izan baita garbi ezkontzan, bertutezko eta kastitatezko usain hobeago eta handiago isurtzen dute, hekin argia, erran nahi da senharra, iraungi denean herioaz. Senharra maite izaitea bizi deino, gauza aski komuna da emazteen artean. baina senharra maite izaitea, hala non hura hillez gero, eztuen emazteak bertzerik nahi, amoriozko gradu eta titulu da egiazko alhargunei baizen eztagotena. Iainkoa baitan esperanza izaitea, senharra iabe eta habe dagoeino, ezta gauza hain bakhana; baina Iainkoa baitan esperanza izaitea alhariabe hartaz gabetuz gerostik, hainitz laudorio merezi duen gauza da. Hargatik laharguntzan errazkiago ezagutzen da nihork bere ezkontzan izan dituen bertuteen perfekzionea.

        Umeak dituen alhargunak haren ntzearen eta gidaritasunaren beharren daudenak, eta beregainki hekin arimari eta bizitzeko zimendamenduari behatzen derauezaten gauzetako, ezin utz detzake niholatako maneraz, eta eztitu ere utzi behar. Ezen Iondone Paulok klarki dio obligatuak direla hetaz artha idukitera bere burhasoei ordainaren bihurtzeko, eta are geiago zeren norbaitek ezpadaduka bere etxetiarrez eta beregainki bere mainadakoez artha eta kontu, hura gaixtoago baita fedea eztuena baino, ordea halakoak badira umeak non eztuten gidaren beharreik, orduan alhargunak behar ditu bere afekzione eta gogoeta guziak batetara erakharri, hetaz garbikiago baliatzekotzat bere buruaren aitzinatzeko Iainkoaren amoriora. Baldin zenbait borxazko borxak obligatzen ezpadu egiazko alharguna kanpoko nahasketara, nolakoak baitira hauziak, konseillu emaiten diot alhargunari hetan ez bat ere sartzeaz, eta bere egitekoen errekaitatzeko antze eta bide emeenari, bakezkoenari eta geldienari iarraikiteaz ezpalirudi ere fruitutsuena lizela. Zeren munduko ioan ethorrietak fruituak xoil behar dira izan handi, konparatzekoak badira bake geldi eta saindu baten ontasunekin; bertze alde dela, hauziek eta bertze halako nahaskeriek barraiatzen dutela bihotza eta hainitzetan athera idekiten derauezatela kastitatearen etsaiei, nihor iarten denean debozionearen kontrako eta Iainkoari eder etzaizkon erremenguetan, noren ere faborearen beharra baitu, hari begitarte egiteko.

        Biz orazionea alhargunaren ardurako eserziza, zeren nola ezpaitu amoriorik behar Iainkoarentzat baizen, eztu geiago hitzik ere kasik behar Iainkorentzat baizen; eta nola burdina, ezin darraikidikeonean aimant-harriaren erakhartzeari, diamanta aitzinean edo bien artean izanez, oldartzen baita aimanta gana, diamanta urrundu den bezain laster; halaber Iainkoa gana ezin osoki oldar ziteken alhargunaren bihotzak eta Iainkozko amorioaren deiei ezin zerraiki zikeienak senharra bizi zeino, berehala, hura hil denean, beroki egin behar du laster zeruko usain onetara, erran baleza bezala espos sakratuak dioena, O Iauna, orai ni osoki neure naizenean har nazazu guzia zure, erakhar nazazu zure ondotik lasterka eginen dugu zure usain onak aditurik.

        Alhargun sainduari dagotzan eta besarkatu behar dituen bertuteak dire, ukho egitea ohorei, graduei, batzarrei, tituluei eta bertze horrelako banaloriei; haren egitekoa da pobreak serbitzatzea, eriak ikhertzea, ondikatuak konsolatzea, neskato gazteak bizitze debotera ekhartzea eta berori bertute guzietako mirail ageri iartzea emazte gazteen aldera. Xahutasuna eta doia dira hekin tresnen bi edergailluak; humiltasuna eta karitatea dira hekin akzioneen bi edergailluak; ohoreztasuna eta mansotasuna dira hekin mintzoaren bi edergailluak; modestia eta ahalkekortasuna dira hekin begien bi edergailluak, eta Iesus gurutzatua da hekin bihotzetako amorio bakoitza.

        Hitz batez, egiazko alharguna da elizan marxoko bioleta daritzon lore xumea, paregabeko eztitasunik banatzen duena bere debozionearen usainaz, eta bethi kasik gorderik dagoena bere xipitasunaren osto zabalen azpian, eta bere kolore guti biziz eta erdi ilhunez mortifikazionea erakusten duena. Sortzen da leku freskoetan eta ez landuetan, nahi ezpaitu hrstua izan mundukoen ibilketez bere bihotzeko freskuraren hobeki begiratzea gatik ontasunen, ohoreen edo are amorioen desirak ekhar liotzoketen pitztura guzien kontra; doatsu izanen da, dio apostoluak, horrela badago.

        Hainitz bertzerik erraiteko nuke gauza horren gainean; baina den guzia erran izanen dut, erran dukedanean bere estatuko ohoreaz ieloskor den alhargunak erneki irakur detzala San Hieronimo handiak eskiribatzen dituen guthun ederrak Furia, Salbia eta bertze andre prestuak gana, zeinak guziz zori onezkoak izan baitziren hain aita espiritual handiren alaba espiritualak izaiteaz. Zeren ezin deusik iratxeki dakidikeo erraiten derauenari abisu hau baizen, egiazko alhargunak nihoiz ere bertzeak eztituela gaizki erran eta ez baiatu behar, zeren bigarreneko edo are hirurgarreneko eta laugarreneko ezkontzetara iragaiten diren; ezen kasu iakin batzuetan Iainkoak hala ordenatzen du bere loria handienetan. Eta bethi behar da zaharren dotrina hau begien aitzinean iduki, alharguntzak eta birjinitateak eztadukatela zeruan gradurik, humiltasunak ordenatzen derauena baizen.

 

aurrekoa hurrengoa