www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hasi behar dela arimaren purgazionetik

 

BORTZGARREN KAPITULUA

 

        Loreak, dio Espos Sakratuak, ageri dira gure lurrean, garbitzeko eta ebakitzeko denbora etorri da. Zein dira gure bihotzetako loreak, O Filothea, desir onak baizen? Bada ageri diren bezain sarri, puda hartu behar da eskuan gure konszienziatik obra hillen, eta sobera diren guzien ebakitzeko.

        Atz-herriko alabak israeltarrarekin esposatsekotz behar ditu bere gathibutasuneko arropak erauntsi, bere behatzak motztu eta bere buruko illeak ebaki; Iainkoaren Semearen espos izaiteko ohorearen bilha dabillan arimak ere behar du gizon zaharra erauntsi, eta berria iauntsi bekatua utzirik, gero Iainkoaren amoriotik hura errebelatzen eta gibelatzen duten trabu suerte guziak behar ditu motztu eta ebaki; gure osasunaren lehenbiziko hasteada ur gaixtoetarik purgatzea. Iondone Paulo berehala purgatu izan zen purgazione oso batez, Santa Katalina Jenekoa ere, Santa Madalena, Santa Pelajia, eta bertze batzu; bainan berehalako purgazione hura mirakuilluz da guzia eta ordinariozko legetik kanpoan, graziaren bide komunaz bezanbatean, nolakoa baita hilletarik pitzberritzea, naturalezaren legea konsideraturik, hala non ezpaitugu halakoaren esperanzarik behar. Ordinariozko purgazionea, dela gorputzena, dela arimena, ezta egiten baratxe, gerotik gerora, aitzinatuz eta aitzinatuz, nekez eta astirekin baizen.

        Angeruek hegalak ituzte Iakoben zurubien gainean, bainan eztira hegaldatzen; aitzitik ikaiten dira eta iautsten bata bertzearen ondoan, pausutik pausura bekatutik debozionera berriz ikaiten den arima konparatzen da argi begiarekin, zeinek goiti ilkiten denean ezpaititu berehala ilhunbeak kasatzen, bainan baratxeka; emeki eta baratxe egiten den osasuna, dio midikuak, segurago da bethiere. Bihotzeko eritasunak, gorputzekoak bezala, zamariz heldu dira, eta laurerroz, bainan oinez bihurtzen dira eta urrats geldian.

        Bihotz ona beraz eta pazienzia behar da, O Filothea, egiteko hunetan. Helas! zein urrikalkizun diren arimak, zeinek dakusatela hainitz eskasetan erorkorrak direla, debozioneari emaiten dioten denbora baten buruan hasten baitira unhatzen, asaldatzen eta bihotz flakatzen, bere bihotza hurren utzten diotela den guziaren largatzeko eta gibela itzulteko tentazioneari eramaitera; bainan bertze alde, ez othe da peril handi bat arima hekintzat, zeinek bertze tentazione kontrako batez zinets arazten baitiote bere buruari bere eskasetarik purgatuak direla bere lehenbizi purga egunean; uste dutela perfet direla, kasik egin ziren baino lehen, eta hegaldatu nahiz dabiltzala hegalik gabe? OFilothea, zein peril handitan diren berriz erorteko, zeren lasterregi ilki diren midikuaren eskuetarik! Ha! etzaiteztela iaiki argitu baino lehen, dio profetak, iaiki zaitezte iarririk egon zareten ondoan; eta bera, bere erranari datxekola, lehen garbitu izan zelarik, othoitzez dago berriz garbi dadin.

        Arimako purgazionearen exerziza ezin akaba diteke, eta ezta ere akabatu behar gure biziarekin baizen; ezgaitezila bada nahas gure eskasak gatik, zeren gure perfekzionea da hekin kontra gerla egitea; ezin egin dezakegu ordea hek ikusten ezpaditugu, ezin ere garai gakidizkeie buruz buru hari ezpagara; gure garaia ezta hekin ez sentitzea, baina bai ez konsentitzea.

        Ordea hetaz penatua izaitea, ezta hekin konsentitzea, hala ere behar da, gure humiltasunari lan emaitea gatik, zenbati aldiz gudu espiritual hartan zaurt gaitezin; badarik ezgara sekulan garaituak, edo bizia edo bihotza galtzen dugun orduan baizen. Bada gure eskasek eta bekatu benialek ezin eraman diazakegute bizitze espirituala, zeren ezta galtzen bekatu mortalaz baizen. Beraz gainerakoa da, bihotza galaraz eztiazaguten. Libra nazazu Iauna, dio Dabitek, bihotzgabetasunetik; kondizione doatsua da guretzat, gerla hortan garaia gure alde bethi izaitea, baldin gudukatu nahi badugu.

 

aurrekoa hurrengoa