www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urthe guziez deliberazione onak
berriztatu behar direla hemen diren eserzizez

 

LEHEN KAPITULUA

 

        Eserziza haukin lehenbiziko puntua da ongi ezagutzea zein kontuzko diren. Gizonaren naturaleza errazki erorten da bere afekzione onetarik gure haragiaren hautskortasuna eta inklinazione gaixtoa dela kausa; hark zapatzen baitu arima eta bethiere beheite eramaiten, maiz alxatzen ezpada goiti erresoluzioneen podorez; hala nola xoriak berehala lurrera erorten baitire, hegalak usu ezpadarabiltzate nahi duten bezanbat hegaldatzeko. Hartarakotzat, Filothe maitea, premia duzu hartu ditutzun Iainkoaren serbitzatzeko deliberazione onen maiz pitzteko eta berriztatzeko, beldurrez hori egin faltaz eror zaitezin zure leheneko estatuan, edo are gaixtoagoan, zeren erorte espiritualek hori dute beregain, bethi beherago iraitsten baigaituzte, ginundezin estatua zen baino, goiti debozionera ikhan garenean. Ezta orenik, zenbat ere ona baita, egunean bietan, goizean, eta arratsean alxatu eta bandatu behar eztenik, eta gero hortaz lekhora, urthean behin bederen haren peza guziak behar dira urratu, egin zaion herdoillaren khentzeko, peza makhurtuen xuxentzeko eta higatuen antolatzeko. Halaber nork ere egiazko artharik baitaduka bere bihotz maiteaz, hura behar du Iainkoa gana berriz alxatu arratsean eta goizean, lehen erakusi ditugun eserzizez; hortaz kanpoan, maiz behar du bere estatua konsideratu, xuxendu, antolatu eta guzien buruan behin ezpere urthean beregain eman eta xehero miratu behar ditu haren peza guziak, erran nahi da, haren afekzione eta pasione guziak, hetan ahal diratezkeien eskas guzien konplitzeko. Eta nola orengilleak zenbait olio guriz olioztatzen baititu bere orenaren arroda, erresorta eta higuigarri guziak, legunkiago ibil, eta gutiago herdoil dadintzat, halaber presuna debotak bere bihotzaren pezak urratu ondoan, haren ongi berriztatzekotz, hura behar du olioztatu konfesione eta eukaristia sainduaren sakramenduez; horrela eginez, denboraz ahitu zaizkitzun indarrak erreparatuko dire, eta zure espirituaren bertuteak birloratuko dira.

        Lehenagoko giristinoak horrela egiten ohi zuten gure salbatzaillea bataiatu izan zen urthaburuko egunean, hala non, San Gregorio Nazianzakoak dioen bezala, berriz egiten baitzituzten sakramendu haren hartzean egiten diren profesa eta promesak; dagigun guk ere hek bezala, Filothe maitea, prepara gaitezin eserziza hartara gogotik, eta iar gaitezin zinetan haren egiten.

        Beraz hartarakotz on den denbora zure aita espiritualaren konseilluz hautaturik, lehen baino geixeago, bai arimako, bai gorputzeko bakhar-lekuan sarturik, eginen duzu meditazione bat, ezpa bia, ezpa hirur, orai erranen derauzkitzudan puntuen gainean, bigarren partean eman derautzudan antzearen arauera.

 

aurrekoa hurrengoa