www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Inbokazioneaz,
zein baita preparazionearen bigarren puntua

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Inbokazionea hunela egiten da: zure arimak sentitzen duenean Iainkoaren presenzian dela, erreberenzia handi batetan sartzen da, ezagutzen duela hari eztagokala bat ere hain majestate beregainekoaren aitzinean egoitea; guziarekin ere dakiela ontasun handi hark berak hala nahi duela, eskatzen ziao grazi haren ongi serbitzatzeko eta adoratzeko meditazione hartan. Baldin nahi baduzu, serbitzatuko ahal zara zenbait hitz laburre eta irazekiz, nolakoak baitira Dabitek erraiten zituen hauk: Enazazula khen Iainkoa, zure begitartetik, eta eztiazadazula zure Espiritu Saindua edeki; Argi araz ezazu zure begitartea zure serbitzariaren gainean, eta konsideratuko itut zure miragarriak, indazu endelegamendua, eta behatuko diot zure legeari, eta hura begiratuko dut ene bihotz guziaz. Ni naiz zure serbitzaria, indazu espiritua; eta bertze halako hitzak.

        Hartarakotz on izanen da ere zure Angeru begiraleari gomendatzea, eta meditatuko duzun misterioan edirenen diren presuna sakratuei, hala gure Salbatzaillearen heriotzeko misterioan gomendatuko ahal zaizko Andre Dana Mariari, Iondone Ioannisi, Madalenari, ohoin onari, arren partale egin zaitzaten berek hartan izan dituzten sentimenduetan. Eta zure heriotzeko Meditazionean gomendatuko ahal zaizko orduan zurekin izanen den Angeru onari zuri behar bezalako konsiderazioneen inspiratzeaz. Eta orobat da bertze misterioez ere.

 

aurrekoa hurrengoa