www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nihor purgatu behar dela ezdeusetako,
eta perillos diren gauzetarako afekzionetarik

 

HOGOI ETA HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Iokoak, danzak, banketak, ponpiresunak, komediak beronez eztira niholatako maneraz gaixto; aitzitik ez on ez gaixto dira, ikusirik ongi eta gaizki har eta egin ditezkeiela; halarik ere bethi perillos dira, eta hetan gogo emaitea, are perillosago. Nik diot bada, Filothea, sori delarik iokotan eta danzetan haritzea, bere buruaren edertatzea, komedia garbirik enzutea, banketatzea, badarik hetarako afekzionerik izaitea, debozionearen kontrako gauza dela xoil kaltegarri eta perillos. Ezta gaizki halakorik egitea, baina bai hetan afekzione emaitea. Kalte da gure bihotzeko lurrean hain afekzione banaloriazkorik eta erhorik ereitea; hartzen dute ereitza onen eta espiritualen lekua, eta trabatzen dute gure arimaren gozoa inklinazione onezko fruiturik ekhartzetik.

        Hala leheneko Nazareoak zeudezin ez xoilki hordi zezaketen guzietarik edan gabe, bainan oraino mahatsik eta agaratzik ere ian gabe; ez zeren mahatsak edo agaratzak hordi dezakeien, bainan zeren peril baitzen agaratzik iaten bazuten, mahats ere iateko gutizia pitz zezaten, eta mahatsik iaten bazuten, mahats-arno ere edateko aphetitua erakhar zezaten. Eztiot ordea ezin har dezakegula gauza perillos hetarik, baina diot sekulan ezin demakegula hetan afekzionerik, debozioneari kalte ekharri gabe. Oreinak, sobera gizendu direnean, uruntzen dira eta bere berroetan sartzen, ezaguturik bere gizenegiz kargatuak direla, eta hala eliratezkeiela gai laster egiteko, suertez akometa balitez; gizonaren bihotza kargatzen denean afekzione ezdeusetako eta perillos hetaz, duda gabe bere Iainkoaren ondoan ezin ibil diteke lasterka, agudoki eta errazki, zein baita bizkitartean debozionearen egiazko puntua. Haur xumeak afekzionatzen dira eta izertzeraino khexatzen pinpirinen eta xixiteren ondoan; eztu hori nihork gaizki hartzen, zeren haurrak baitira; bainan ez othe da gauza irrigarria, bai aitzitik nigargarria, gizon eginak ikusteaz khexatzen eta bere gogoaren sartzen hain guti merezi duten fitsetan, nola baitira erran ditudanak, zeinek bereezdeuzetarasunaz lekhora, perillean ezarten baigaituzte gure buruaren nahasteko eta errebelatzeko gure hei iarraikiteaz? Hartarakotz, ene Filothe maitea, erraiten derautzut purgatu behar zarela afekzione hetarik, eta halakorik noizbait egitea eztelarik bethi debozionearen kontra egitea, guziarekin ere hetaratzen diren afekzioneek bethi ekharten diotela debozioneari kalte.

 

aurrekoa hurrengoa