www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Examena nola dagoen
gure arima Iainkoaren aldera

 

LAUGARREN KAPITULUA

 

        1. Nolado da zure bihotza bekhatu mortalaren kontra? Othe duzu zinetan deliberatu haren ez sekulan egitera zer ere ggerta dakidikezun gatik? erresoluzione hura izan othe da finko zure promes seinalatua egin zenduen ordutik huneraino? Erresoluzione hartan datza bizitze espiritualaren zimendua.

        2. Nolako da zure bihotza Iainkoaren manamenduen aldera? Othe zaizkitzu on, ezti, eder? Ha! ene alaba, nork ere gustua baitu on, eta estomaka sendo, iaki onen zale da, eta gaixtoak higoin zaizko.

        3. Nolako da zure bihotza bekhatu egin gabe hemendik edo hortik, bainan ez othe da zenbait, zure inklinazionea partikularki dadukanik, eta zein bailizate gaixtoenik, othe da bat ere zure afekzionea eta amudioa daramanik?

        4. Nolako da zure bihotza eserziza espiritualetara? Maite othe tutzu eta prezatzen? Ez othe zaituzte fastikatzen eta nardatzen? zeinetan sentitzen duzu gutiago edo geiago lakhet zaitzula? Iaikoaren hitzaren enzutea, irakurtzea, meditatzea, Iainkoa gana hatsgorapen egitea, konfesatzea, abisu espiritualak hartzea, komunionera preparatzea, errezebitzea, bihotzeko afekzioneak hertstea, zer da hortan guzian zure gogoari garririk egin diozonik? Aurkhitzen baduzu zerbait zure bihotz hari gutiago lakhet zaionik, mira zazu nondik heldu den nardamendu hura, eta zerk hura dakharken.

        5. Nolako da zure bihotza Iainkoaren beraren aldera? Lekhet othe du Iainkoaz orhoitzea? Hura gogora zaionean, sentitzen othe du eztitasun gozorik? Ha! dio Dabitek, orhoitu naiz Iainkoaz, eta lakhetu zait. Frogatzen othe duzu bihotzean amolsura begitartetsu bat haren gana, eta gustu partikular bat haren amudioa dastatzen duzunean? Zure bihotzak hartzen othe du atseginik Iainkoaren neurrigabetasuna, ontasuna, eztitasuna gogoan erabilteaz? Iainkoa gogoratzen bazaitzu munduko egitekoen eta banalorien artean, sartzen othe da zure bihotzean lekhu hartzeko? Othe dagotzu iduri zure bihotz hura itzulten dela haren aldera, eta zenbait maneraz ilkhiten zaiola bidera? Gertuz, bada horrela gertatzen zaion arimarik.

        Emazte baten senharra urrutitik heldu bada, emazte hark dakien bezain sarri bihurtu dela, eta haren hitza enzuten duenean, egitekotan amarratua delarik, eta zenbait konsiderazione bortitzek hura bertzen artean badaduka ere, badarik haren bihotza eztago loturik, aitzitik bertze gogoeta guziak largatzentu, bere baitan solhas egiteko senhar ethorriarekin. Orobat gertatzen zaie Iainkoa zinetan maite duten arimei, hagitz amarratuak direlarik, Iainkoaren orhoitzapena hurbiltzen zaienean ahantzten dira kasik gainerako guziez, duten atsegina gatik ikusteaz orhoitzapen maite hura bihurtu zaiela, eta seinale neurrigabeki ona da.

        6. Nolako da zure bihotza Iesus Iainko eta gizon amolsuaren aldera? Lakhet othe zaitzu haren aldean? Erlei lakhetzen zaie bere eztiaren ingurunean, eta abadotei usain gaixtoen aldean; halaber arima prestuek bere atsegina hartzen dute Iesusen aldean, eta amudio guziz mingera dute haren gana; bainan arima gaixtoek bere plazerak ituzte banalorietan?

        7. Nolako da zure bihotza Andre Dana Maria, zure angeru ona, eta sainduak gana? Othe itutzu hagitz maite? othe duzu fidanza berezirik hekin begitarte amolduan? Hekin imajinak, biziak, laudorioak othe zaizkitzu eder? othe dira zure gogara?

        8. Zure mihiaz bezanbatean, nola minzo zare Iainkoaz? Hartzen othe duzu atseginik hartaz solhas onik egiteaz zure bizitze thailluaren eta iakinaren arauera? Maite othe duzu haren laudoriozko kantarik kantatzea?

        9. Obrez denaz bezanbat, mira zazu ea bihotzik duzunz Iainkoaren kanpoko loriarentzat, eta zerbaiten egiteko haren ohoretan; ezen nork ere Iainkoa maite baitu maite du halaber haren etxearen edergaillua.

        Orhoit othe zindezke zenbait afekzione utzi duzula, eta zerbaiti ukho egin diozula Iainkoa gatik? zeren seinale ona da nihor maite duela, zerbaitez gabetzen denean maite duena gatik. Zer utzi duzu bada hunerainokoan Iainkoari diadukozun amorioa gatik?

 

aurrekoa hurrengoa