www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Egiazko eta banaloriazko adiskidetasunen arteko diferenziaz

 

HOGOIGARREN KAPITULUA

 

        Huna bada, ene Filothea, abisu handia. Herakleako eztipozointsuak bertze ezti sendagarri dirudi: peril handia da nihork bata har dezan bertzea delako, edo biak hardetzan nahastaturik, zeren bata on izan gatik, bertzeak kalte egin lezake. Erne egon behar da adiskidetasun hetan ez enganatzko, beregainki gizonen eta emakumeen artean egiten direnean zein ere aitzakia gatik nahi den: zeren hainitzetan Satanek emaiten deraue maite dutenei ganbioa. Haste dira bertutezko amoriotik, bainan hagitz zuhur ezpadire, amorio ergela hekin balsan sartuko da, gero sensuezko amorioa, gero haragizko amorioa, bai eta peril da amorio espiritualean ere, guardia onik egiten ezpada, gaitzago delarik amorio espiritualetik bertzetara iragaitea, zeren haren garbitasunak eta xuritasunak hobeki agertzen baitu Satanek hartan sar-arazi nahi duen lizunkeria; hartarakotz espiritu likhitz hark halakorik ardietsi nahi duenean artezkiago hari da, eta enseiatzen da lizunkerien sar arastera kasik senti eztitezkeien bezala.

        Munduko adiskidetasuna ezagutuko duzu sainduaren eta bertutezkoaren artetik Herakleako eztia bertzearen artetik ezagutzen den bezala. Herakleako eztia mihiaren gainean eztiago da ohiko eztia baino, hari eztitasun geiago emaiten dioen akonita daritzon pozoina gatik: munduko adiskidetasunak hainiz hitz eztiztaturik atheratzen du mihitik, solhastakeria emeki darabilla hitztto pasionatu batzuez aphaindurik, laudatzen du edertasuna, grazia, apuntasuna, gorputzekoeta espirituko abantaillak: ordea adiskidetasun sainduak hitzkuntza garbia eta idekia du, eta ezin lauda dezake bertuteaz eta Iainkoaren graziaz bertzerik, zein baita zimendu bakhoitza, zeinaren gainean finko baitago. Herakleako eztiak, iretsi denean, burua hara huna darabilla, eta adiskidetasun falsoak ere espiritua lilluratzen du, aleatzen duela nihor, ea kastitatean eta debozionean iarriko denz, aurtiki arazitzen dioela begi dardo afaitaturik, legunik eta uzuegirik eragiten dioela sensuezko balakurik, legegabeko hatzbeherapenik eta nolazpaiteko arrankurarik, zeren ezten onetsia eta maitatua, hura iar-aasten duela ustez hala dagidanzko, bainan estudiaturikako eta amorgarrizko erremangu, apunkeria, muzukeria eta bertze korteziagabeko trebetasun eta zilhegitasun batzuetan, zeinak baitira aitzin-seinale segurak eta dudagabekoak garbitasuna eta ohorea laster erortera doazila: ordea adiskidetasun sainduak eztu begi garbirik eta ohorezkorik baizen, eztu egiten begitarte xahurik eta zilhegizkorik baizen, eztu hatzbeherapenik zerura baizen, eztu arrankurarik, lekhat zeren Iainkoa ezten onetsten, zeinak baitira ohorestasunaren ezin faltatuzko seinaleak. Herakleako eztiak nahasten du bista, eta munduko adiskidetasunak nahasten du iujeamendua, hala non hartaz ukhituak direnek uste baitute ongi egiten dutela gaizki egiten dutelarik, eta baitaritzate bere eskusak, aitzakiak eta hitzak direla egiazko arrazoinak. Argiaren beldur dira, eta ihunbeak maite tuzte: bainan adiskidetasun sianduak begi argiak itu, eta ezta gordetzen; aitzitik gogotik agertzen da jende prestuen aitzinean. Finean Herakleako eztiak khraitstasun handi bat emaiten du ahoan; halaber adiskidetasun falsoak azkenean itzulten dira hitz busteletara eta haragizko galdetara: edo, ukhorik egiten bazaie, gaizki erranetara, gezurretara, falserietara, tristezietara, ahalketasunetara eta ielozkortasunetara, zeinak maiz hondatzen baitira aberatsunetan eta errabiamendutan: bainan adiskidetasun garbia bethi orobnat da ohorezko, kortez, amolsu, eta behin ere ezta itzulten, bihotzetako batasun osoago eta garbiago batetara baizen: zein baita zeruan daudenek bere artean dadukaten adiskidetasun doatsuaren imajina eta seinale bizia.

        San Gregorio Nazianzakoak dio ezen Paoa oiuz dagoenean, bere itzul inguruz paoatzen den orduan, hura aditzen duten pao emeak handiro pitzten dituela bere koitasunera. Ikusten denean nihor paoatzen dela eta beregindurik heldu dela emaste edo neskato baten beharrietara hitzkatzera, solhastatzera, legezko ezkontzan sartzeko borondaterik gabe, ha! dudagaberik eztu halakorik egiten, zenbait lizunkeriara haren erakhartzeko baizen, eta ohorezko emazteak tapatukotu beharriak, hura artezki inkantatu nahi duen pauo inkantadore haren oiuaren eta hitzen ez enzutea gatik: baldin beharria zabaltzen badio, O Iainkoa! zein seinale gaixto den bihotza gero galduko duela.

        Jende gazteek darabillatenean erremangurik, gorgoinamendurik, balakurik edo hitzkeriarik, zeinetan ezpailukete nahi aitak, amak, senharrak, emazteak edo konfesorak atzeman letzaten, erakusten dute ohoreaz eta konszienziaz bertzerik darabillatela bere artean. Andre Dana Maria izitu zen Angeru baten ikusteaz gizon iduriaren azpian, zeren bera bakharrik baitzegoen, eta hark paregabeko laudorioak emaiten baitziotzan, zerukoak zirelarik. O munduaren Salbatzaillea! gizon iduritako Angeruaren beldur da garbitasuna, zergatik bada garbigabetasuna ezta gizonaren beldur izanen, Angeru iduria balu ere, hura laudatzen duenean gorputzeko eta munduko abantaillak gatik?

 

aurrekoa hurrengoa