www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Examena nola dagoen
gure arima lagunaren aldera

 

SEIGARREN KAPITULUA

 

        Egia da amudio ezti eta eme, fermu eta finko batez onetsi behar direla senharra eta emaztea, eta lelhenik zeren Iainkoak hala ordenatu eta nahi duen. Orobat diot umeez, ahaideez, urkhoez, eta oraino adiskideez, zein bere graduaren eredura.

        Ordea jeneralki minzatzera, nolako da zure bihotza lagunaren aldera? Hura othe duzu maite bihotzez eta Iainkoa gatik? Horren ongi ezagutzekotzat, zure begien aitzinean ezarri behar tutzu jende unhagarri eta moldegaitz batzu, zeren hek maite baditutzu, hortan ezagun da laguna gana duzun amudioa, eta geiago hagitz baldin eginez edo erranez gaizkirik egiten derautzutenak maite bditutzu. Mira zazu ongi ea zure bihotza lano eta idekia denz hekin aldera, eta ea nekhez eta bihotzaren borxaz maite ditutzun.

        Ez othe zara emana berehala gaizki minzatzera zure lagunaz, beregainki ordea maite etzaituztenez? Ez othe diozu gaizkirik egiten lagunari, dela ageriz, dela ixilik. Arrazoinezkoa bazare hori errazki ezagutuko duzu.

 

aurrekoa hurrengoa