www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Obedienziaz

 

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

        Karitate hutsak ezarten gaitu perfekzionean: bainan obedienzia, kastitatea eta pobrezia dire haren ardietsteko hirur bide handiak: obedienziak gure bihotza, kastitateak gure gorputza, eta pobreziak gure dirua konsekratzen diote Iainkoaren amorioari eta serbitzuari. Hek dira gurutze espiritualeko hirur adarrak; halarik ere hirurak dire zimendatuak laugarrenaren gainean, zein baita humiltasuna. Eztut deusik erranen hirur bertute hetaz, botu ageriz prometatuak diren bezala konsideraturik, zeren horrela harturik ezpaitute ukhitzen Fraideez bertzerik, ez eta botu sinple batez besarkatzen diren bezala, zeren botuak hainitz graiza eta meritu bethiere emaiten derauelarik bertute guziei, badarik ere, perfet egin gaitezintzat, ezta premiarik hetaz egin dadin boturik: aski da begira detzagun. Zeren botuak, eta beregainki guzien aitzinean prometatuak direnean, gizona ezarten dutelarik perfekzioneko estatuan; guziarekin ere haren ezartekotzat perfekzionean, aski da bertute hek begira detzan; iakinik diferenzia handia dela perfekzioneko estatuaren eta perfekzionearen artean: zeren Ipiziku eta Fraide guziak perfekzioneko estatuan dire, eta halarik ere guziak eztira perfekzionean, sobera baizen ikusten ezten bezala. Enseia gaitezin bada, Filothea, hirur bertute hei iarraikitera, nor bere bizitze tailluaren kredura. Ezen ezarten ezgaituztelarik perfekzioneko estatuan, badarik emanen deraukute perfekzionea bera; berdin guziok obligatuak gare hirur bertute hekin arabera bizitzera, guziak orobat obligatuak ezgarelarik hekin obratzera manera berbatez.

        Bi obedienzia suerte dira, bata da obligazinozkoa, bertze borondatezkoa. Obligazinozkoaz bezanbatean, humilki obeditu behar ditutzu Elizako Superiorak, nola Aita Saindua, Ipizpikua, Erretora, eta hekin partez esku dutenak. Behar ditutzu munduko Superiorak obeditu, erran nahi da, zure Prizea, eta hark zure herriaren gainean ordenatu dituen Kargudunak: finean erxeko Superiorak, erran nahi da, zure Aita, Ama eta Nausia behar ditutzu obeditu. Bada obedienzia horri daritza beharrezo eta obligazionezko obedienzia, zeren nihor ere ezin libra diteke erran ditudan Superioren obeditzeko eginbidetik, ikusirik Iainkoak eman derauela esku eta bothere manatzeko eta gobernatzeko, batbederak gure gainean kargu duen arauera. Egitzu beraz hekin manuak, berdin hala behar da; ordea perfet izaiteko, zarraizte oraino hekin konseilluei, bai eta desirei eta inklinazionei, karitateak eta prudenziak aginduko duten bezanbat: obedizazu ordenatuko derautzutenean gogorako gauzarik, nola baita iatea eta alegeratzea; zeren dirudielarik eztela bertute handirik kasu hartan obeditzea, halarik ere bizio handia lizate ez obeditzea. Obedizazu orobateko gauzetan, nola horrelako edo halako aldagarri iauntsteaz, bide batetarik edo bertzeetik ioaiteaz, konpainietan ibilteaz, edo bakhar iarteaz, kantatzeaz edo ixil egoiteaz, eta hori izanen da iadanik hagitz gomendatzeko obedienzia. Obedizazu gauza gaitzetan, garratzetan eta gogorretan, eta obedienzia konplia izanen da. Finean obedizazu emeki kontra ihardetsi gabe; berehala, berandu gabe; arraiki, grinatu gabe, eta guzien gainetik obedizazu amolsuki, gure ganako amorioa gatik Gurutzeko herioraino obedient egin dena gatik, zeinak, San Bernardok dioen bezala, nahiago izan baitu bizia galdu, ezen ez obedienzia.

        Errazki ikhasteko zure Superioren obeditzen, zarraizko gogotik zure kideen borondateari, amor egiten diozula hekin usteari edo iujeamenduari, gaixto eztiren gauzetan, iharduki eta nabarmendu gabe: egizu gogotik zure azpikoen desiren arauera, arrazoinak nahiko duen bezanbat, hekin gainean nausitasunezko eskurik erakuzi gabe, onak direino. Enganioa da zinetstea, Fraide edo Serora bagine errazki obedi genezakeiela, nekhez eta muthiriki obeditzen baditugu Iainkoak gure gainean ordenatu dituenak.

        Erraiten dugu hura dela borondatezko obedienzia, zeintara obligatzen baigare, geurok hautaturik, eta ez nihork bertzek ordenaturik. Komunzki nihork eztu hautatzen bere Prinzea eta Ipizpikua, bere aita eta ama, hainitzetan ez bere senharra ere, guziek ordea bere Konfesora eta Gidaria hautatzen dute. Bada, dela norbaitek, bere aita espirituala hautatu duenean, botu egin dezan haren obeditzeko (erraiten den bezala Santa Theesiak bere Ordenako Superiorari botu ageriaz prometatu zioen obedienziaz lekhora, botu sinple batez obligatu zela Aita Graziano bere Gidarti espiritualaren obeditzeko) edo dela boturik gabe iar dadin norbaiten manuko, hura obeditu nahiz; bethiere erraiten da obedienzia hura dela borondatezkoa, haren zimendua gure borondatearen eta hautuaren gainean permatua izanez.

        Obeditu behar dire Superior guziak, badarik ere nor gure gainean esku duen arauera. Munduko tratuetan eta guziei ukhitzen zaizten gauzetan Prinzeek obeditu behar dira; Elizako ordenanzetan, Elizako Buruzagiak; etxeko gauzetan, aita, nausia, senharra; arimako gidamendu partikularetan, Gidari eta Konfesor partikularra.

        Errozu zure aita espiritualari ordena diatzatzula egin behar ditutzun debozionezko lanak, zeren hala ordenaturik, hobe izanen dira, eta bi grazia eta bi ontasun izanen tuzte: bata beretik, debozionezkoak direnaz gero; bertzea, hek ordenatuko dituen obedienziatik, zeinaren bertutez eginen baitira. Doatsu dira obedientak, zeren Iainkoak eztitu sekulan utziko errebelatzera.

 

aurrekoa hurrengoa