www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lagunaren alderako mansotasunaz,
eta haserretasunaren kontrako erremedioaz

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Krisma saindua, zeintaz Apostoluek irakhasirik, serbitzatzen baigare Iainkoaren Elizan Konfirmazionetako eta benedizinoetako, egina da olioz balsamuarekin nahasirik, eta bertzeen artean errepresentatzen ditu gure Salbatzaillearen presuna sakratua baitan argitzen zuten bi bertute maiteak, beregainki gomendatu derauzkigunak, gure bihotza hekin bidez haren serbitzuari bereziki konsekratu, eta haren imitazioneari iratxeki behar balitzaio bezala: Ikhazazue ene ganik, dio, bihotzez manso eta humil naizela.

        Humiltasunak perfekzionatzen gaitu Iainkoaren aldera, eta mansotasunak lagunaren aldera. Ur suerte guzien hondora, lehen erran dudan bezala, bethi doan balsamuak errepresentatzen du humiltasuna? eta bethi gaineratzen den olioak errepresentatzen du emetasuna eta mansotasuna, gauza guziei garaitzen zaiena eta bertze bertuteen gainean nausi dagoena, nola karitatearen lorea baita, zein karitatek, San Bernarten erranera, bere perfekzionea ardietsi baitu, ez xoilki pazienziatsu, bainan, hortaz lekhora, eme eta manso denean. Ordea behazazu, Filothea, ea emetasunaz eta humiltasunaz eginikako Krisma mistiko hura duzunz zure bihotzean barrena: ezen etsaiak bere artezia handienetarik batez hala egiten du, non hainitzak iartzen baitira bi bertute hetaz hitzgiten, eta bere buruaren ordenatzen edo gobernatzen hekin kanpoko seinaleen arauera; baina bere barreneko afekzioneak ongi sondatu faltaz, uste dutelarik humil eta manso direla, eztira niholatan ez bata ez bertzea. Hori ezagutzen da, zeren bere emetasun eta humiltasun guziarekin, paregabeko superbiotasunaz hantzen eta altxatzen baitira erraiten zaien hitz makhurrik arinena, edo egiten zaien atsekaberik xipiena gatik.

        Erraiten omen da Iondone Pauloren Grazia komunzki daritzon kontrapozoina hartu dutenak eztirela hantzen biperak edo sugeak ausiki dituenean, Grazia hura fina bada, manera berean humiltasunak eta mansotasunak baldin onak eta egiazkoak badire begiratzen gaituzte atsekabeek eta bidegabeek gure bihotzetan pitzten ohi tuzten hanturatik eta sukharretik. Baldin gaizki errailleek eta etsaiek ausikitzen gaituztenean urguilluki alxatzen, hantzen eta thematzen bagare, seinale da gure humiltasunak eta emetasunak eztirela egiazkoak eta garbiak, bainan arfiziotsuak eta itxurazkoak direla.

        Iosef Patriarka saindu eta famatu hark, bere anaiak Egiptetik igortzen zituela bere aitaren etxera, abisu hau xoilki eman zerauen: Etzakizkotela elkharri haserra bidean. Orobat diotsut, Filothea, bizitze ondikozko hau ezta bizitze doatsurako abiadura baizen: ezgakizkola beraz elkharri haserra bidean, gabiltzan ure anaiekin eta lagunekin mansoki, bakezki eta amolsuki; ordea erraiten derautzut garbiki eta lekhatzerik gabe, etzaitezila bat ere haserra, ahal bada, eta zein ere estakuruz nahi den, eztiozozula zure bihotza ideki haserramenduari.

Zeren Iondone Iakuak laburki trinkatzen du deus ere lekhatu gabe, gizonaren haserredurak eztuela Iainkoaren arauerako iustutasuna obratzen. Egiazki, kontra egin behar zaio gaizkiari, eta gure karguan dadutzagunen bizioak behar dire bortizki eta zorrotzki pikatu, eta ebaki, bainan emeki eta bakerekin. Deusek ere eztu Elefanta ematzen haserre denean, bildots bat ikusteak egiten duen bezanbat, eta deusek ere eztu artilleria aurtikhiaren indarra hautsten, ardi illeak egiten duen bezain errazki. Haserreduratik heldu den erantzukia, arrazoinez egiten delarik, ezta prezatzen, arrazoin hutsetik sortzen dena bezanbat. Ezen nola arrazoinezko arima naturalezaz arrazoinaren azpikoa baita, kolerari ezin azpira dakidikeo tiranotasunaz edo borxatuz baizen; eta halakotz arrazoinak, kolera lagun duenean gaitzeriztekotzen da, eta zuzenak emaiten dioen iauntasuna alfertzen da, lagun duenean tiranotasuna. Prinzeek bere pobluak neurrigabeki ohoratzen tuzte eta konsolatzen hek bisitatzen tuztenean bakezko konpainia batekin, bainan armadak ekhartzen tuztenean, hekin ethorteak bethi desgogarakoak eta kaltegarriak dire; Zeren manatzen dutelarik armada-legeak hersiki begira ditezin soldaduen artean, badarik ere ezin hala egin dezakete, non ezten zenbait desordenu gertatzen, zeintaz etxedun gaizoa kaltiartzen baita: molde berean, arrazoina erregina deino, gastigurik eta eranzuterik bakezki egiten dueino, hersiki eta garratziki hari delarik, guziek hura maite dute, ongi hartzen eta laudatzen, baianan haserretasuna eta liskarrak, zeinak baitire, dio San Agustinok, haren soldaduak, berekin ekhartzen dituenean izigarriago egiten da, maitatzekoa den baino, eta haren bihotza bera bethi handik gelditzen da zapaturik eta gaizki erabillirik. Hobe da, dio Saindu hark Profuturo zeritzon bere adiskideari eskiribatzen dioela, iustu eta zuenezko den kolerari athearen ukhatzea, ezen ez haren utstea sartzera, zenbat ere arin eta xipi baita: Ezen behin sartu denean, gaitz da haren atheratzea ikusirik sartzen dela urthume bat bezala, eta den gutienaren buruan loditzen eta fontal egiten dela. Baldin gure kolerak gaua ardietsten badu, eta Iguzkias sartzen bada haren gainean (zein baita Apostoluak debekatzen duena) hura gaitzeristera itzuliz gero, ezta kasik biderik geiago haren khentzeko, zeren orduan milla zinetste falsoz baskatzen da, egundaino gizon haserrerik ikusi eztenaz gero, zuzen gabe haserretu delako uste izan duenik.

        Beraz hobe da kolerarik gabe bizitzera enseyatzea, ezen ez erraitea koleraz nahi dugula neurriz eta zuhurki baliatu: eta eskasez edo flakoz gertatzen garenean kolerak atzemanik, hobe da laster haren khentzea, ezen ez harekin bai-ezean iartzea; zeren emaiten zaion epherik laburrena gatik, nausi eta Andre iarten da sartzen den lekuan, eta sugeak bezala egiten du, zeinak non ere burua sartzen baitu, handik gorputz guzia errazki atheratzen baitu. Ordea nola kanporako dut? Erranen derautazu. Hura senti dezakezun bezain sarri, ene Filothea, behar ditutzu berehala zure indarrak bildu, ez lehiaka, ez burugogorka, bainan emeki, hala ere zin zinez. Ezen dakusagun bezala hainitz Iustizia-kortetan eta Parlamentetan Serjenta athalzainek oiu eginez, ixilik, ixilik, azanza geiago egiten dutela, ixil arazi nahi dituztenek egiten duten baino: halaber hainitzetan gure kolera bueltaka hautsi nahi dugunean geurok asaldu geiago pitztzen dugu gure bihotzean, kolerak egin zuen baino, eta gure bihotza, horrela aldaraturik dagoela, ezin geiago egin diteke bere buruaren nausi.

        Ahaleko enseiu eme hura eginik, zarraizko San Augustino ia zaharrak Auxilio Ipizpiku gazteari emaiten zioen abisuari: Egizu, ziotzan, gizonak egin behar duena. Gertatzen bazaitzu Iainkoaren gizonak Salmoan dioena, ene begia aldaratua da kolera handiz, laster egizu Iainkoa gana, iouz zagozela, Urrikal nakizula, Iauna, bere eskuina heda dezantzat zure haserreduraren iraungitzeko. Erran nahi dut, othoitz egin behar diogula Iainkoari hel dakigula, ikusten dugunean kolerak garamatzala, Apostoluek egin zuten bezala itsaso haserreak eta haize muthiriek zerabiltzatenean: ezen manatuko itu gure buruko bueltak ixil ditezila, eta kalma handi eginen da; baina bethi abisatzen zaitut presenteko eta khexagarrizko koleraren kontra egiten den meditazionea egin behar dela emeki eta pausatuz, ez gogorki edo thematuz; zein baita gaitz haren kontrako erremedio guzietan segitu behar dena.

        Horrekin batean, ikusiko duzun bezain sarri kolerazko akzionerik egin duzula, erremediazazu falta egina, noren kontra haserretu baitzinen, haren beraren aldera eginen duzun mansotasunezko akzione batez. Ezen nola gezurraren kontrako erremedio beregainekoa baita, orduan berean bere erranaren iatea, nihork dakusan bezain laster, gezur erran duela; manera berean koleraren kontrako erremedio ona da, berehala haren erremediatzea mansotasunezko akzione batez: zeren (erraiten ohi den bezala) zauri berriak errazkiago serratzen dira eta sendatzen.

        Gainerakoan, bakez zaudenean eta zer koleratzerik eztuzunean, bilezazu mansotasun eta emetasun franko, zure hitzak erraiten dituzula, eta obra guziak, ala xipiak, ala handiak egiten tutzula ahal daidikezun manera emeenarekin. Orhoitzen zarela Kantiketako Espos Andreak eztuela eztia espainetan eta mihiaren puntan xoilki, bainan oraino mihiaren azpian, erran nahi da bulharrean, eta hartan eztuela eztia xoilki, bainan eta ugatza ere baduela: halaber ezta asko hitz eztiak izaitea lagunaren aldera, bainan oraino bulhar ostoa, erran nahi da, gure arimako barrenaldi guzia behar da eztiz izan. Ezta ere aski usain onezko eztiaren eztitasuna, erran nahi da, kanpokoekiko ibilte kortesaren amolsura izaitea, bainan oraino esnearen eztitasuna behar da etxekoen eta hauzokoen artean: hortan huts handi egiten dute, karrikan Angeru eta etxean Deabru diruditenek.

 

aurrekoa hurrengoa