www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bertze exerziza publikoez eta komunez

 

HAMABORTZGARREN KAPITULUA

 

        Hautaz lekhora, Filothea, bestetan eta igandetan kausitu behar zara elizan egiten diren goizeko eta arratseko ofizioetan zure egitekoek aginduko duten bezanbat, zeren egun hek Iainkoarentzat konsekratuak dira, eta hetan obra geiago egin behar da haren ohoretan eta loriatan bertze egunetan baino: bide hartaz milla debozionezko eztitasun sentituko itutzu, San Augustinok bezala; berak erraiten baitu bere Konfesionetan, Iainkoaren federa lehenbizi itzuli zenean, elizako ofizioak enzuten zituen orduan, bihotza urtzen zitzaiola eztitasunetan eta begiak debozionezko nigarretan. Eta hala ere behin guzietakotz derradantzat, bethi ontasun eta konsolazione geiago da elizako ofizio publikoetan, akzione partikularetan baino, Iainkoak hala ordenaturik guziendakotasunari eman dakiola garaia partikulartasun suerte guzien gainean.

        Sar zaite gogotik zaren lekuko konfrarietan beregainki bere exerzizez fruitu geiago eta exenplu hobe dakharketenetan, zeren hortan hagitz Iainkoaren gogarako den obedienzia suerte bat eginen duzu, zeren elizak manatzen eztituelarik konfrariak, badarik ere gomendatzentu, eta erakustea gatik desir duela hainitz sar ditezin hetan, konfrariakoei emaiten derauzte induljenziak eta pribilejioak. Geiago ere bethi karitate handizko gauza da hainitzekin biltzea eta bertzei laguntzea bere borondate onen konplitzen. Eta gerta ditekeielarik nihork, bera denean, egin dezakeiela konfrarioko guziekin egiten den bezain obra onik, eta naski lakhetago lekidikeola hekin egitea bere partikularean, halarik ere Iainkoari loria geiago heldu zaio gure anaiekin eta lagunekin egiten ditugun obra onetarik.

        Orobat erraiten dut othoitz eta debozione publiko suerte guziez, zeinetan ahal bezanbat exenplu onik erakusi behar baitugu, gure lagunari mirail saindu baten emaiteko; eta ahal bezanbat afekzione ere ekharri, Iainkoaren loriaren eta guzien intenzione onaren aitzinatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa