www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abisuak ezkonduentzat

 

HOGOI ETA HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Ezkontza sakramendu handia da, bai diot Iesu Kristo eta haren eliza baitan; ohorezkoa da guzientzat, guzien baitan eta den guzian, erran nahi da, bere parte guzietan ohorezkoa da guzientzat, zeren birjinek berek hura behr dute ohoratu humiltasunarekin. Ohorezkoa da guzien baitan, zeren orobat saindua da hala pobreen nola aberatsen artean. Ohorezkoa da gauza guzietan, zeren bere lehen ordenatze danik saindua da, hartarik atheratzen diren probetxuak dire sainduak, haren egiteko moldea, eta zertaz egiten baita saindu da guzia giristinotasunaren mindegia da lurra fidelez bethetzen duena, hautatuen kontuaren zeruan konplitzeko, hala non ezkontzako ontasunaren mantenamendua neurrigabeki kontuzkoa baita komunarentzat; ezen haren xirripia guzien erroa eta ithurburua da ezkontza.

        Iainkoak ailliotsa haren seme maitea gonbidatua lizen eztei guzietara, Kanako hirikoetara gonbidatu izan zen bezala, sekulan elizateke hetan konsolazionezko eta benedizinozko mahats arno eskasik; ezen arrazoina zergatik ezkontzetan lehenbizi hastean komunzki arno guti baizen ezpaita, da, zeren hetara gure Iesus Iauna ekharri behar bidean Adonis daritzon amuiruskerietako iainkoa ekharten baitute, eta Benus iainkosa lizuna iararazitzen baitute Andre Dana Mariari eman behar liozoketen lekuan.

        Nork ere nahi baitu Iakobek bezala bildots ederrik, nabarrik eta pikartik izan, hark bezala ere ardiei behar derauste hainitz kolorezko zigorrak eta zuhaitz adarrak begien aitzinera presentatu, elkharganatzen direnean batzeko, halaber nork ere nahi baitu zori onik ardietsi bere ezkontzatik, hark behar liozokeo sakramendu hunen saindutasunari eta handitasunari behatu; ordea hori egin behar bidean esteieran milla desordenu gerthatzen dira dostaketetan, bankezietan et hitzketetan. Ezta beraz zer miretsirik, baldin hetarik heldu diren obrak desordenatuak badire.

        Guzien gainetik, arrenez nagote ezkonduei har dezatela eskiritura sainduan espiritu sainduak hanbat gomendatzen derauen elkharganako amudioa. O ezkonduak, ezta deus erraitea, maita zazue elkhar amudio naturalaz, zeren uso tortoil pareak hori egiten du; ez eta erraitea, maita zazue elkhar gizonak gizona maite ohi duen bezala, zeren paganoek amudio hura bethi iduki dute bere artean; baina nik diotsuet apostolu handiaren ondoan, senharrak maitatzatzue zuen emazteak Iesu Kristok bere eliza maite duen bezala; emazteak maitatzatzue zuen senharrak elizak bere salbatzaillea maite duen bezala. Iainkoak Eba ekharri zioen Adam gure lehen aitari, eta hura eman zioen emaztetzat; eta Iainko hark berak, O ene adiskideak, bere ezin ikusizko eskuaz egin du zuen ezkontzako amarra sakratuaren korapilloa, eta bata bertzeari eman zaituzte, zergatik bada eztuzue elkhar maite amudio guziz saindu, guziz sakratu, eta guziz Iainkozko batez?

        Amudio haren lehenbiziko obra da, bihotzen ezin urratuzko batasuna, bi pinu zathi kolaz elkharrekin iratxekiten badire, kola fina bada, hekin iratxekidura hain bortitz izanen da, non zathiak lehen arrailla bailitezke bertze lekuetan, ezen ez bere iratxekiduraren lekuan; ordea Iainkoak senharra eta emaztea egitentu bat bere odolean berean; hargatik batasun hura hain da bortitza, non arima lehen apartatu behar baita bataren eta bertzearen gorputzetik, ezen ez senharra emaztea ganik. Ordea batasun hura ezta bereziki aditzen gorputzaz, baina bai bihotzaz, afekzioneaz eta amudioaz.

        Amudio hark egin behar duen bigarren gauza da, bataren bertzea ganako hautsi behar ezten fideltasuna. Kaxetak lehenago eskiribatuak eta inprimatuak ziren erhietako erhastunetan, eskiritura saindua bera lekuko den bezala. Huna bada esteietan egiten den zeremoniaren sekeretua. Elizak apezaren eskuz benedikatzen du erhastuna, eta hura gizonari lehenik emaiten dioela, erakusten du haren bihotza sakramendu hartaz sigillatzen eta kaxetatzen duela, aarren sekulan geiago sar eztadin hartan bertze emakumeren izenik eta amudiorik, emaiten zaion emaztea bizi deino; gero esposak erhastun hura emaiten du bere esposaren eskuan, arren hark ere iakin dezan bere bihotzak eztuela sekulan hartu behar afekzionerik nihor bertze gizon gana, Iainkoak orduan eman dioena lurren dagoeino bizirik.

        Ezkontzako hirurgarren fruitua da, haurrak izaitea eta hekin aztea iainkoaren legearen arauera. Ohore handi zaitzue, O ezkonduak, zeren Iainkoak, nola nahi baitu hainitz eta hainitz arima eman mundura, hartzen baitzaituzte lagun eta lankide hain obra beregaineko baten egiteko, sekulakotz haren benedikatzeko eta laudatzeko; zuek emaitentutzuela gorpuzak, zeinetara gero hark isurtzen baititu arimak zeruko xortak bezala, ezdeusetarik atheratzen dituenean berean.

        Idukazue beraz, O senharrak, amorio samur, finko eta bihotzezko bat zuen emazteak gana; hartarakotzat Iainkoak emaztea athera du lehenbizio gizonaren bihotzaren hurbilleneko saietsetik, senharrak emazte bihotzezago eta mundurikiago maite duen gatik. Zuen emazteak, dela bere gorputzeko, dela espirituko flakotasunak eta eskasiak gatik, etzizkitzute higoindu behar; aitzitik emeki eta amoriozki urrikaldu behar zaizkitzue, dakizuela Iainkoak kreatu dituela halakoak, non, zuen menean daudezila, ohore eta errespetu geiago eman diazazueten, eta hek hala ditutzuen lagun, non hekin buruzagi eta nausi zaudeten. Zuek ere, O emazteak, maitatzatzue iainkoak eman derauzkitzuen senharrak samurki, bihotzezki, ordea amorio errespetuz eta erreberenziaz bethe batez; zeren egiaz Iainkoak hartarakotzat kreatu itu naturaleza sendoago eta nausiago batekin, eta nahi izan du emaztea lizen gizonaren zathi bat, haren hezurretarik hezur, haren haragitik haragi, haren saietsetik eta beso azpitik atherarik, erakustea gatik behar deuala egon senharraren eskuaren eta gobernuaren azpiko. Eskiritura saindu guziak azpikotasun hura hersiki gomendatzen derautzut, zein azpikotasun halarik ere eskiriturak berak egiten baiteratzue ezti; ikusirik ez xoilki nahi duela hartan iar zaitezten amoriorekin, bainan oraino ordenatzen derauela zuen senharrei balia ditezila zuen gainean emaiten derauen bothereaz maitarasun, bihotzberatasun eta mansotasun handi batekin. Senharrak, dio Iondone Petrik, zaudete zuhurki zuen emazteekin, untzi hautskorrago batekin bezala, ohore ekhartzen derauezuela.

        Ordea gonbidatzen zaituztedan bitartean elkharri zor diozuen amorioaren geiagotik geiagora berretzera, begirauzue hura eztadin itzul zenbait ielosia suertera; zeren maiz gertatzen da ezen, harra sagar onduenetik eta hoberenetik sortzen den bezala; halaber ieloskortasuna sortzen dela ezkonduen amorio beroenean eta mindurienean, eta hura osoki gaixtatzen eta galtzen duela, zeren aphur bana ekhartzentu liskarrak, guduak eta elkharganikako apartatzeak. Gerthuz, ezta nihoiz ere ielosiarik gertatzen elkharren arteko amorioa zimendatua denean egiazko bertutearen gainean; hargatik ieloskortasuna da dudagabeko seinalea halako amorioa nolazpait dela sensuetarakoa, lodia, eta iarria bertute eskas, mudakor, eta guti fidatzeko bat aurkitu duen lekuan. Beraz erhoki lotiatzen da adiskidetasunaz nork ere hura nahi baitu handitu ielosiaz; zeren ielosia hala ere seinale da adiskidetasuna dela handia eta larria, ez ordea ona, garbia eta konplia dela iakinik ezen adiskidetasunaren konplitasunak, bertzerik baino lehen, emaiten duela maite den gauzaren bertuteaz seguranza, eta ielosiak segurgabetasuna.

        Nahi baduzue, O senharrak, zuen emazteak fidel diren zuen aldera, egiezue lekzionea zuen exenpluaz. Nolako bekokiz, dio San Gregorio Nazianzakoak, nahi duzuen zuen emazteek bere garbitasuna iduki dezaten, zuok lizunki bizi bazarete? nolatan emaiten ezterauezuenaren eske zagotzate? nahi duzue garbi daudezin? zabiltzate garbiki hekin aldera. Eta Iondone Paulok dioen bezala; batbederak iakin beza bere untziaren idukiten saindugarritasunean. Baldin kontrara, zuok irakhatsten baderauezue doillorkeriarik, ezta mirakuillu desohorerik baduzue hekin galduran. Zuek ordea, O emazteak, zeinen ohorea ezin apartatuz bezala baitatxeko garbitasunari eta ohoreztasunari, begirazazue ieloskorki zuen loria eta eztezazuela lizunkeriarik bat ere utz zuen aiphameneko xuritasunaren goibeltzera.

        Zarena, Filothea, hurbiltze suerte guzien beldur, zenbat ere aphurrak baitira; eztezazula lausenguzkeriarik nihoiz ere paira zure aldean. Nork ere heldu baita zure edertasunaren eta graziaren laudatzera, hartaz behar duzu dudatan iarri, zeren ezin eros diroen marxandiza laudatzen duena, ohi da handiro tentatua haren ebatstera. Ordea laudatzen zaituenak are mespreziorik egiten badu zure senharraz, hark neurrigabeki bidegabeztatzen zaitu, ezen gauza ageria da, ez xoilki galdu nahi zaituela, baina bai bazadutzala iadanik erdi galdua, tratuaren erdia egin denaz gero bigarren merkataduriarekin, lehenekoa higointzen denean.

        Lehenagoko, bai oraiko andreek kostuma dute hainitz perleria beharrietan dilindaka iratxekitzeko, duten atsegina gatik, dio Pliniok, hekin sentitzeaz kraskabillatzen, elkhar ukitzen dutenean. Nitaz bezanbatean ordea, nola baitakit Isaak Iainkoaren adiskide handiak beharri dilindaketak igorri ziotzala Errebeka garbiari bere amorioen lehen seinaletzat, zinetsten dut edergaillu mistiko hark aditzera emaiten duela, senharrak emaztea ganik ardietsi behar duen, eta emazteak senharrari fidelki begiratu behar dioen lehen gauza dela beharria, arren aharantzarik edo azantzik bat ere hartan sar eztadin hitz garbien eta zuhurren soinularitasun emea eta amudiozkoa baizen, eta hauk dira ebanjelioko perla orientalak; zeren bethi orhoitu behar da arimak pozoatzen direla beharriaz, eta gorputza ahoaz.

        Amorioa eta fideltasuna elkharrekin daudenean, bethi ekhartzen dute trebetasuna eta fidanza; hargatik senhar emazte sainduek hainitz ordainezko begitarte kostumatu dute bere ezkontzetan, begitarte gerthuz amolsuak, baina garbiak, baina mindurizkoak, baina trebeak eta idekiak. Hala Isaak eta Errebeka, zeinak baitziren lehenagoko mendetako ezkonduen parerik garbienak, lehiotik ikusi izan ziren elkhar karesatzen zutela, hala non desohorezko gauzarik ezpazen ere, Abimelekek ezagutu baitzuen ezin ziratezkeiela senhar-emazte baizen.

        San Luis Franziako errege handia, bere gorputzaren aldera garratza, eta orobat bere emaztea ganako amorioan begitartetsua, gaizki erraiten zen sobera zegoelakotz halako karesamendutan, egiaz lehen merezi zuelarik laudorio, iakiteaz bere buru gerlatiaren eta bihotzdunaren largatzen ezkontzako amudioaren begiratzeko behar diren eginbide aphur hetara; zeren amudio garbiaren eta idekiaren seinaletxo hek bihotzak amarratzen eztituztelarik, guziarekin ere elkharganatzen tuzte, eta ederkitasun arrai bat emaiten diote elkharrekiko bizitzeari.

        Santa Monika izorra zenean San Augustino handiaz, hainitz ofrezimenduz hura ordenatu zuen giristinoen legera eta iainkoaren loriako serbitzura, bera lekhuko den bezala erraiten duenean, Iadanik dastatu zuela iainkoaren gatza bere amaren sabelean. Hori da irakasmendu handi bat giristino diren emazteentzat, bere sabeletako fruituak, kanpora ilkhi baino lehen ere, Iainkoaren maiestateari ofrezitzeaz, zeren nola Iainkoak bihotz humil eta borondatezko baten promesak ederetsten eta hartzen baititu, amaren afekzionei heltzen ohi zaizte erditzeko muga hartan. Lekhuko dira Samuel profeta, San Thomas d'Akin, San Andriu de Fiesola eta bertzerik hainitz. San Bernardoren amak, halako semearen merezizko ama baitzen, bere haurrak bere besoetan harturik sortu ziren bezain laster, Iesus gure Iaunari ofrezitzen ziotzan, eta orduan danik hek maite zituen errespeturekin, gauza sakratua eta Iainkoak begiratzera eman zioena bezala; eta hori hain zori onez gertatu zitzaion, non haren zazpi umeak izan baitziren guziz saindu.

        Bainan haurrak munduraz gero, eta hasten direnean arrazoinaz baliatzen, burhasoek artha handi behar dute iduki Iainkoaren beldurtasunean sararazteaz hekin bihotzetan. Blanka zeritzon erregina prestuak eginbide hura beroki egin zuen S. Luis bere seme erregeren aldera, maiz erraiten zioela: ene seme maitea, nahiago zinituket ene begien aitzinean hillik ikusi, ezen ez bekhatu mortal batez kutsaturik. Hitz hura hain barrena sartu zen seme saindu haren bihotzean, non, berak zioen bezala, ezpaitzuen bizi izan zeneko egunik iragan, hartaz orhoitu gabe, bere ahal guzia egiten zuela iainkozko dotrina hari itxekitzeko. Gerthuz, arrazak eta leinuak gure hitzkuntzaz deitzen dira etxeak, eta hebraikek berek haur egitearei erraiten diote etxe egitea. Ezen endellegu hartan errana da Iainkoak egin zerauztela etxeak Egypteko emaginei. Bada hori horrela da, erakusteagatik etxe on bat egitea, eztela hainitz munduko onhasun hartara biltzea; baina bai umeak Iainkoaren beldurtasunean aztea eta alxatzea. Zein baita zertan ezpaita lan eta neke trabaillurik bat ere guphida behar, halaz eta umeak aitaren eta amaren khoroa direnaz geroztik.

        Horrela Santa Monika hain beroki eta fermuki iarri eta hari izan zen San Augustinen azta gaixtoen kontra gudukatzen, non hari itsasoz eta leihorrez iarraiki ondoan, hura zori hobeagoz egin baitzuen bere nigar minen ume, haren arima Iainkoa gana itzuliz, haren odolaren ume izan zen baino, hari gorputza emanez.

        Iondone Paulok artha utzten deraue emaztei etxeko mainadaz: hargatik hainitzek egiazko uste hau dadukate hekin debozioneak probetxu geiago ekhartzen dioela mainadari, senharrenak baino; zeren nola senharrak ezpaitaude hain arduraki etxekoen artean, hargatik ezin xuxen detzakete bertutera emazteek bezain errazki. Konsiderazione hunen gatik Salomonek dio bere proberbioetan, etxeko zori on guzia datxekola famatzen duen emazte sendo eta bortitz haren arthari eta antzeari.

        Jenesako liburuan eskiribatua datza ezen Isaakek ikusirik Errebeka bere emaztea zegoela haurrik ezin izanez, Iainkoari othoitz egin zioela haren gatik, non Hebraiko minzoaren arauera, bere othoitza egiten baitzuen harekin batean saietsez saiets, bata baitzegoen othoitzkiko alde batetik eta bertzea bertzetik; hala ere senharraren othoitza molde hartan eginik enzun izan zen. Senhar emaztearen batasunik handiena eta fruitutsuena da debozione sainduan egiten dena, zeini nor hobeki iarraikitera batak bertzea behar baitu gonbidatu. Badira fruituak, irasagarra bezala, bere gozo minaz on guti direnak konfiturarik baizen. Badira bertzeak, uzterrez eta umuz ezin dirauketenak konfituratzen ezpadire, nolakoak baitira geresoak eta abrikotak; halaber emazteek behar dute desira bere senharrak konfitura ditezila debozionez asuerean; zeren debozionegaberiko gizona da animalia gaitza, garratza eta gogorra, eta senharrek behar dute desiratu bere emazteak debozioneari iarraiki dakizkola; zeren debozionegabeko emaztea hagitz da hautskor, erorkor eta goibelkor bertutean Iondone Paulok erran du fedea eztadukan gizona saindutzen dela emazte fedetiarraz, eta fedea eztuen emaztea senhar fededunaz, zeren ezkontzazko ahaiko hersi haren bidez batak errazki ekhar baitezake bertzea bertutera. Ordea zer benedizino da senharemazte fidelek elkhar saindutzen dutenean Iainkoaren egiazko bertutean?

        Gainerakoan, bataren eta bertzearen elkharganako sostengua hain behar da handi izan, non biak sekulan eztitezin bertan eta berehala gertha haserrerik, arren hekin artean ikus eztadin kontrestik eta gudurik. Erleak ezin daudezke oiarzunek, oiuek eta soinuek ihardetsten duten lekuan; segur Espiritu saindua ere ezin dagoke azantzik, liskarrik, oiurik eta gudurik den etxean.

        Badio San Gregorio Nazianzakoak bere denboran ezkonduek besta egiten zutela bere ezkontzako urthaburuan; gerthuz on neritzake konstuma hura ekhar baledi, kondizinorekin ordea segi ezledilla munduko aphareilluez eta sensuetarako dostaketez, baina senhar-emazteek egun hartan ongi konfesaturik eta komuniaturik ohi baino berokiago Iainkoari gomenda liozotela bere ezkontzako aitzinamendua, bere gogo onak berriztaturik haren geiago eta geiago saindutzeko elkharrekiko adiskidetasun eta fidelatsun batez, eta hatz berri harturik gure Iauna baitan, bere bizitze thailluko nekhe-trabailluen iasaiteko.

 

aurrekoa hurrengoa