www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nolakoak diren tentazioneak,
eta zer diferenzia den tentazionearen
sentitzearen eta konsentitzearen artean

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Iduri bekizu, Filothea, Prinzesa gazte bat bere esposak neurrigabeki maite duena, eta zenbait gaixtok hura galdu eta haren espos-ohea lizundu nahiz, igorten dioela norbait amorezko mandatari lizun harekin bere nahi galgarriaz minzatzera. Lehenbizirik, mandatari hark Prinzesari erakusten dio bere nausiaren gogoa. Bigarrenean, Prinzesak mandatua hartzen du, edo gogotik, edo ez gogotik. Hirurgarrenean, edo konsentitzen du, edo eztu konsentitzen: halaber Satanek, munduak, eta haragiak, arima bat Iainkoaren semearekin esposaturik ikusirik, igorten diotzate tentazioneak eta gogoramenduak, eta hek direla bide, lehenik erakusten zaio bokhatua. Bigarrenean, gogoramendu hetan edo lakhetzen zaio, edo etzaio lakhet; finean edo konsentitzen du, edo eztu konsentitzen; eta hauk dire laburki erraitera, hirur pausuak gaizki egitera iautsteko, tentazionea, atsegina, eta konsentimendua. Eta hirur akzione hek hain agerriz ezagun eztirelarik bertze bekhatu suerte guzietan, badarik ere ezagutzen dira, ukhi ditezkeien bezala, bekhatu handietan eta gaixtoenetan.

        Zein ere nahi den bekhaturen tentazioneak iraun baleza ere, gure bizitze guzian, ezin egin ginitzake Iainkozko maiestatearen desgogarako, hartan lakhetzen ezpazaiku, eta konsentimendurik emaiten ezpadiogu. Arrazoina da, zeren tentazionea hari denean ezpaigara gu hari, bainan pairatzen baitugu, bada hartan atseginik hartzen eztugunaz gero, ezin dukegu hobenik bat ere. Iondone Paulok denbora handiz pairatu zituen haragiaren tentazioneak, ordea ez xoilki etzen hargatik Iainkoaren desgogorako, aitzitik hek zirela kausa heldu zitzaion Iainkoari loria. Angela de Foligni doatsuak sentitzen zituen hain haragizko tentazione bortitzak, non urrikalkizuntzen baita hetaz minzo denean. Handiak ere ziren San Franzesek eta san Benediktok pairatu zituzten tentazioneak, batak elhorripetan, bertzeak elhurpean sartu eta erabilli baitzuten bere gorputza billusgorriturik, hekin iraungitzeko; badarik ere etzuten hargatik Iainkoaren grazia nihola ere galdu, aitzitik hura bere baitan hagitz emendatu zuten. Bihotz sendo bat behar duzu bada, Filothea, tentazioneen artean, eta ez sekulan iduki garaitua zarela zure desgogarako direino, bethi dakizula eta orhoitzen zarela bertze gauza dela tentazionearen sentitzea, eta bertze bat haren konsentitzea. Ezen senti detzakegu, gure gogoaren kontrako badira ere, ezin ordea konsentidetzakegu hetan atsegin hartu gabe, iakinik atsegina komunski dela konsentimendura heltzeko urratza eta pausua. Beraz gure salbamenduaren etsaiek eskaini diazagutela nahiz bezanbat beitha eta baska, beudez arduraki gure bihotzeko athetan sartu nahiz, erran diazagutela nahi duten bezanbat elhe, baina gogoa dadukagino hetan atseginik ez hartzeko, Iainkoa ezin ofensa dezakegu, erran derautzudan Prinzesaren senhar Iaunak ezin gaizkira har dezakeien bezala, hark enzuna gatik igorri zitzaion mandatari lizuna, haren erranetan plazer suerterik hartu ezpadu.

        Guziarekin ere diferenzia hau da arimaren eta Prinzesa haren artean, zeren Prinzesak desohorezko mandatua enzun duenean, on bazaio kanpora dezake mandataria, hura geiago enzun gabe, bainan eztago bethi arimaren ahalean tentazionearen ez sentitzea, bethi ahala duelarik haren ez konsentitzeko; hargatik tentazioneak luzeki dirauelarik, kalterik ezin egin diazakegu, gure desgogarakoa deino.

        Ordea tentazionearen ondoan etor ditekeien atseginaz bezanbatean, zeren bi parte baititugu gure ariman, bat beherekoa, bertzea gainekoa, eta beherekoak ezpaitarraio bethiere gainekoari, aitzitik bere lanak egiten baititu beregain, hainitzetan gertatzen da behereko parteak atsegin duela tentazionean gainekoaren konsentimendua gabe, aitzitik haren oldearen kontra: eta hori da Apostoluak deklaratzen duen gudua eta gerla, erraiten duenean bere haragia guthiziatzen dela espirituaren kontra; badutela mienbroek lege bat, eta espirituak bertze lege bat duela, eta hala bertze horrelako gauzez.

        Ikusi othe duzu egundaino, Filothea, suko ikhatz gorri murru handi bat hautsez estalirik? nihor heldu denean hamar edo hamabi orenen buruan handik su bilha, eztu kausitzen guti bat baizen sukhaldearen erdian, ta oraino nekhez; han zen bada, kausitzen denaz gero: eta hartaz bertze ikhatz lehen hillak berriz pitz eta irazeki ditezke: orobat da gure bizitze espiritualean tentazione handien eta bortitzen artean dagoen karitateaz. Zeren tentazioneak, bere atsegina sararazirik behereko partean, arima guzia hautsez, iduriz behintzat, estaltzen du, eta Iainkoaren amudioa den lekurik xipienean hertsten du: zeren ezta geiago ageri nihon ere bihotzaren erdian, espiritupean barrena baizen, badirudi ere eztela han eta nekhez aurkhitzen da. Badarik ere egiaz han da, halaz eta, gure arimako eta gorputzeko ondar guziak nahasiak direlarik, gogoa fermu dadukagunaz gero ez bekhatuaren, ez tentazionearen konsentitzeko, eta gure kanpoko gizonak duen atsegina barrenekoari desplazer zaionaz gerostik. Eta gure borondatearen ingurunetan dagoelarik, ezta halarik ere hartan barrena; hargatik ezagun da halako atsegina dela nahi gabezkoa, eta halakoa deino, ezin ditekeiela bekhaturik.

 

aurrekoa hurrengoa