www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Hatsgorapenez, othoitz aurtikiez eta gogoeta onez

 

HAMAHIRURGARREN KAPITULUA

 

        Iainkoa gana eramaiten gara zeren hatsgorapenez hari gagozka, haren gana heltzeko; hala non Iainkoa ganako hatsgorapena eta Iainkoa baitarako aparra espirituala elkharri baitatxezko, eta bia sortzen eta heldu baitira gogoeta onetarik.

        Zabilzko bada maiz Iainkoari hatsgorapenez, Filothea, zure bihotzeko oldar aldi laburrez, bainan irazekiez; mirets ezazu haren edertasuna, othoitz egiozu hel dakizula, iar zaite gogoz gurutzearen oinetan, adora zazu haren ontasuna, galdegiozu maiz zer izanen den zure salbamenduaz, emozu millaten zure arima egunean, saretzatzu zure barreneko begiak haren eztitasunean, heda diozozu eskua haur xume batek bere aitari egiten dioen bezala, gida zaitzan gatik, hura emazu zure bulharren gainean flokha plazergarri bat bezala, hura landa zazu zure ariman bandera bat bezala, eta milla oldarzarre egitzu bihotzez Iainkoaren amudioaren pitzteko zure baitan, eta zure atzartzeko iainkozko espos haren maitarasun pasionatu eta samur batetara.

        Hala egiten dira othoitz aurtikiak, zeinetaz San Agustin handiak hain konseillu hertsi emaiten baitzioen Broba zeritzon andre debotari. Filothea, gure espiritua familierki eta olheki bere Iainkoarekin iarriz eta usatuz usain oneztatuko da haren perfekzione guziez, eta ezta gaitz egitea; zeren exerziza hura sar diteke gure lan eta egiteko guzietan, hei trabu garabik ekharri gabe; ikhusirik dela aparta espiritualean, dela barreneko oldarmenduetan eztirela egiten Iainkoa ganako itzul-aldi laburrak baizen, deusetan ere tarabatzen ez gaituztenak, aitzitik bilha gabiltzanaren ardietsteko hagitz on direnak. Arno guti bat bihotzaren alegeratzeko, eta ahoaren bustitzeko hartzen duen bidezko gizonak, aphur bat trikatzen delarik, eztu hargatik bere bidea hautsten, aitzitik indar hartzen du lasterago eta errazkiago haren iragaiteko, ikusirik eztela gelditzen hobeki ioaiteko baizen.

        Hainitzek hainitz hitzezko hatsgorapen bildu ituzte, eta egiaz probetxu handitako dira, guziarekin re, neure konseilluz, etzaizko hitzez hitz lotuko hetarik nahiz den suerteri bat ere, bainan bihotzez edo ahjoz erranen tutzu amudioak berehala ekharriko derauzkitzunak, zeren hark emanen derautzu nahi duzun bezanbat. Egia da badirela hitz batzu indar partikular bat dutenak bihotzaren kontentatzeko leku hunetan, nolakoak baitira Dabiten Salmoetan hain usu diren oldarzarre espiritualak, Kantiken Kantikan dauntzan amoriozko tragazak: kanta espiritualak on dira ere fin hartako gogo finkaturekin kantatzen badira.

        Finean nola nork ere nihor maite baitu naturalezako amorioz, bethi hurren bere gogoetak baititu maite duenaren aldera itzuliak, bere bihotza afekzionez, eta ahoa laudorioz betheak baititu harentzat, eta harekin eztenean ezpaitu utzten okasionerik ioaitera bere amorioa guthunez erakusi gabe, eta ezpaitu aurkitzen zuhaitzik non eztuen maite duenaren izena eskiribatzen haren azalaren gainean; hala nork ere Iainkoa baitu maite, ezin dagoke geldirik hartaz gogoeta egin gabe, harentzat hats hartu gabe, haren gana hatsgorapenez alxatu gabe, eta hartaz minzatu gabe, eta nahi luke, ahal balegi, munduan diren guzien bulharren gainean Iesus izen saindua eta sakratua eskiribatu.

        Hala egitera ere gauza guziek gonbidatzen tuzte Iainkoa maite dutenak, eta ezta kreaturarik bere maitearen laudorioa erran eztiezenik; eta San Agustinok, San Antonioren ondoan dioen bezala, zer ere munduan baita, hitzkuntza ixil, bainan klarki adi ditekeien batez minzo zaie bere amorioaren faboretan, gauza guziek atzartzen tuzte gogoeta onik egitera, eta handik sortzen dira gero hainitz oldarmendu eta hatsgorapen iainkoagana. Huna exenplu batzu. San Gregorio Nazianzako Ipizpikua, berak bere pobluari kondatzen zioen bezala, pasajetan zebillala itsas-hegian, iarri zen konsideratzen nola uhinek utzten zituzten harearen gainera barraiaturik itsasoak iraitzten zituen, eta hala erraitera, thuak bezala hegira etxatzen zituen maxkorrak, adarxoak, belhar ondoak, ostria azalak, ziztapurrak, eta bertze halako nahaskeriak eta ezdeuskeriak; gero nola itsasoak, berriz bihurtzen zela bertze uhinez, berriz ere fitskeria hetarik parte bat hartzen zuen eta iretsen, inguruetako arrokak bizkitartean tinketz zeudezila higitu gabe, hek urak bortitzki ioiten zituelarik. Bada horren gainean gogoeta eder hau athera zuen, flakoak direla ostria hezurrak, adarrak eta belhar zathiak bezala, eta batean aflikzioneari, bertzean konsolazioneari utzten diotela bere burua eramaitera fortunaren uhinek nahi duten aldera; ordea bihotz handiak finko eta ezin higituzko daudezila tenpesta suerte guzien kontra. Eta gogoeta hunetarik athera zituen Dabiten oldarmendu hauk. O Iainkoa, salba nazazu, zeren urak sartu dira ene arimaraino; Iauna, athera nazazu ur barrenetatik; eramaiten naiz itsas-hondora eta tenpestak hondatu nau. Zeren orduan aflikzionetan zegoen, Maximok hari bere Ipizpikutasuna bidegabezki eramanez.

        San Fulgenzio Erruspeko Ipizpikua gertatu zenean Erromako Aitonen semeen biltzarre jeneral batetan, non Theodoriko Gothen erregea minzo baitzitzaien bere thronutik, hain bertze iaun handi ederki lerroz lerro, nor bere graduaren eta tituluaren arauera iarririk ikusirik; o Iainkoa, zioen, zein eder behar den izan zeruko Hierusalema, hemen beherean lurreko Erroma hain ponpirosa denaz geroztik! Eta mundu hunetan hanbat handiresun emaiten bazaie banaloriazalei, zer loria preparatu behar zaie bertzean, iarri direnei egia hutsaren miratzen?

        Erraiten da San Anselmo Kantorbiako Arzipizpikua (zeinaren sortzeak handiro ohoratu baititu gure mendiak) miragarri zela halako pensamendu onik egiten. Herbino batek, potxoek kexaturik, laster egin zuen, orduan bidean zebillan Prelat saindu haren zamariaren sabel-azpira, hiltzeko peril ageriak emaiten zioen ihes lekura bezala, eta haren inguruan saingaz deudezin potxoak, ezin ausartuz bere ihiziaren atheratzera sartu zen begira-lekutik. Ikuskari gerthuz ohitugabea, zeina gatik irriz baitzeudezin guziak, bizkitartean ordea Anselmo handia hatsbeherapenez hasi zen eta nigarrez: Ha! zioen, irriz zaudete, bainan animalia gaizoa eztago irriz; arimaren etsaiek hura behin akometatu dutenean, eta bekatu suerte guzietako sar-ilkietan hainitz moldez gaizki erabilli eta bilhakatu dutenean heriotzeko bide hersian daude haren begira, haren atzemaiteko eta iretsteko, eta hura alde guzietarik iziturik, guzietan leku bilha dabilla nora ihes egin eta non gorda; baldin aurkhitzen ezpadu nondik itzul, hartaz burlatzen dira etsaiak eta irriz dagozka; hori erranik ioan zen hatsbeherapenez.

        Konstantino handiak egun batez ohorezki eskiribatu zioen San Antoniori, hala non harekin ziren fraideak espantatu baitziren; hark ordea erran zerauen, nolatan miretsten duzue errege batek gizon bati eskiribatzeaz? aitzitik mirets ezazue nolatan bethiereko Iainkoak bere legea eskiribatu derauen hil behar diren gizonei, bai eta nola minzatu zaien ahoz aho bere semearen ahotik.

        San Franzesek ardi bat ikusirik hainitz akherren artean, ikusazu, ziotsan bere lagunari, nola ardi gaizo hori manso den ahutz hekin balsan, gure salbatzaillea hala zebillan manso eta humil fariseuen artean. Bertze aldi batez saindu hark berak ikusirik urde batek bildots bat iaten zuela, He! bildotsa, zioen nigarrez, zein biziki begietaratzen derautazun ene salbatzaillearen herioa.

        Franzes Borgia gure mendeko gizon handi hark (orduan Kandiako Duke zen oraino) ihizian zebillala milla gogoeta saindu egiten zituen: miretsten nuen, zioen berak gero, nola aztoreak bihurtzen dire esku gainera, nola bere begiak utzten dituzten estaltzera, eta aztaparrak hagan estekatzera, eta bizkitartean gizonak hain gor eta gogor direla Iainkoaren hitzera.

        San Basilio handiak dio ezen arrosak elhorrien artean lekzione hau egiten derauela gizonei: Zer ere munduan baita ederrenik, O hil beharrak, tristeziaz nahasia da, ezta deus garbirik, bethi alegrianzari datxeko damua, ezkontzari alharguntza, hainitz onhasun eta haur izanari artha, loriari laidoa, ohorei gastua, gauza gozoei nardamendua eta osasunari eritasuna. Lore ederra da arrosa, dio gizon saindu hark, ordea tristezia handi bat emaitend eraut, orhoitzen bainau ebe bekhatuaz, zeina gatik lurra kondenatu izan baita aranzeen ekhartzera.

        Arima debot batek, xirripa baten miratzen zegoela, eta hartan zeruko izarrak gau eme batez ikusten zituela errepresentaturik: O ene Iainkoa, zioen, izar hauk berak ene oinen azpian izanen dira, har nazazunean zure leku sainduetara, eta zeruko izarrak lurrean errepresentatzen diren bezala, hala lurreko gizonak errepresentatzen dira zeruan Iainkozko karitatearen ithurri bizian.

        Bertze bat, ibiri bat ikusirik beheiti ioaiten, oiuz hasi zen hunela, ene arimak eztu sekulan hartuko pausurik honda dadin artean iainkotasunaren itsasoan, zeina baita haren ithurburua.

        Santa Franzesa, xirripa eder baten konsideratzen hari zela, haren hegian belhaunikaturik bere othoitzaren egiteko, eraman zen gogoz bere gainera, hitz hauk berriz eta berriz erraiten zituela emeki. Ene Iainkoaren grazia horrela iarieiten da emeki xirripa xume hau bezala.

        Bertze bat, arbolak liliturik eta loraturik ikusirik hatsbeherapenez hasi zen: zergatik xoildurik nago loregabea elizako baratzean?

        Bertze batek, xitoak ikusirik amaren azpian bildurik: O Iauna, zioen, begira gaitzatzu zure hegalen itzalaren eta gerizaren azpian.

        Bertzeak iguzki belharra ikusirik: Noiz ene Iainkoa, zioen, noiz ene arima iarraikiko zaie zure ontasunaren dei amolsuei? eta baratzeko ielosiak ikusirik, zeinak baitira ederrak ikusteko bainan usaingabeak: he, dio, halakoak dira ene gogoetak, ederrak dira erraiteko, bainan obra eta fruitugabeak.

        Horra, ene Filothea, nola atheratzen diren gogoeta onak eta hatsgorapen sainduak bizitze hilbehar hunetan hainitz eta hainitz moldez begietaratzen diren gauzetarik. Dohakabe dira, kreaturak bere kreatzaillea ganik bekhatutara itzulten dituztenak. Doatsu dira, kreaturak bere kreatzaillearen loriara ordenatzen dituztenak eta hekin banotasuna egiaren ohoretan emaiten dutenak. Gertuz, dio san Gregorio Nanzianzakoak, ene kostuma da gauza guzien ekhartzea ene probetxu espiritualera. Irakur ezazu San Hieronimok egin zuen bere Santa Paularen hilharri gaineko eskiribu debota, zeren eder da ikustea nola den bethea ordu eta inkontru guzietan Andre hark atheratzen zituen hatsgorapen eta gogoeta sakratuez.

        Bada aparta espiritualaren eta orazione aurtikitzkoen eserziza hunetan datza debozionearen obra handia, zeren hark bertze othoitz guzien eskasia konpli dezake, bainan hura utzten bada, ezin kasik errepara diteke niholatako maneraz. Hura gabe ezin ongi egin diteke bizitze kontenpatiba, eta aktiba ezin diteke gaizki baizen; hura gabe errepausua ezta alferkeria baizen, eta trabaillua ezta nahaskeria baizen; hargatik arrenez nagotzu haren besarkatzeaz zure bihotz guziaz, nihoiz ere hartarik apartatu gabe.

 

aurrekoa hurrengoa