www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Konklusionea lehen purgazione hunez bezanbatean

 

HOGOI ETA BATGARREN KAPITULUA

 

        Protestazione hau eginik zaude ernerik, ta zabal etzatzu zure bihotzeko beharriak, espirituz enzuteko, nola zure arimaren Salbatzailleak berak bere miserikordiaren thronuan iarririk Zeruan gora, Angeru eta Saindu guzien aitzinean, bere ahoz emanen derautzun absolbazionea, Apezak haren izenean hemen beherean absolbatuko zaituen puntuan berean. Hala non doatsuen tropela hark guziak, zure zori onaz bozturik, kantatuko baitu kanta espirituala paregabeko alegrianzaz, eta guziek emanen baitiote bakezko musua zure bihotz graziara bihurtarazi eta saindutuari.

        O Iainkoa, Filothea, zein miragarri den kontratu hau! zein tratu doatsu egiten duzun Iainkoaren majestatearekin, halaz eta hari zure burua zeronek emaiten diozunean, zuk hura irabazten duzunaz geroztik eta zure burua ere bera sekulakotz bizitzeko? Ezta gainerakorik lekhat pluma eskuan harturik, bihotz onez zure promesa zure seinaleaz firma dezazun, eta gero zoazin aldarera, non Iainkoak ere bere aldetik bere seinalea eta sigillua emanen baitu zure absolbazionearen, eta bere Parabisuaz eginen derautzun promesaren gaienan, berak bere burua bere Sakramenduaz kaxeta eta sigillu bat bezala ezarten duela zure bihotz berrituaren gainean, Manera hartaz, ene ustez, Filothea, zure arima egondn da bekhatuaz eta bekhatuaren afekzione guziez garbiturik. Ordea zeren afekzione hek berriz errazki sortzen baitira gure ariman gure flakotasuna eta gutizia gaixtoa dela kausa, ikusirik mortifika ditekeiela, ezin ordea hil, hemen beherean bizi gareino, emanen derauzkitzut abisu batzu, zeinek, ongi eginik, begiratuko baitzaituzte hemendik aitzina bekhatu mortaletik, eta haren afekzione guzietarik sekulan zure bihotzean lekurik ardiets eztezan gatik; eta nola abisu hek berak on baitira oraino purgazione perfetago batentzat, hek eman diatzatzudan baino lehen, zerbait erran nahi derautzut garbitasun osoago hartaz, zeinetara nahi baitzaitut gidatu.

 

aurrekoa hurrengoa