www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Konsiderazioneez,
zein baita Meditazionearen bigarren partea

 

BORTZGARREN KAPITULUA

 

        Imajinazioneak bere lekua aphaindu duenean, iarten da adimendua bere lanaren egiten, zein baita Meditazione deitzen duguna, eta ezpaita bertzerik, gure afekzioneen Iainkoa baitan eta Iainkoaren gauzetan pitzteko eta finkatzeko hartzen eta gogoan erabilten dugun konsiderazione bat ezpa hainitz baizen. Hargatik Meditazionea diferent da bertze estudiatzetarik eta konsiderazionetarik, zeinak ezpaitira egiten bertutearen ardietsteko edo Iainkoaren amorioz, bainan zenbait bertze fin eta intenzione gatik, hala nola iakinsun izaitea gatik, hetaz liburu egitea edo disputatzea gatik. Zure espiritua bada zerratu duzunean, erran dudan bezala, meditatu nahi duzun sujetean barrena, edo imajinazioneaz, sujeta senti baditeke, edo porposizione sinpleaz, ezin senti ditekeiena bada, hasiko zara haren gainean konsiderazione egiten, zeinetaz exenplu moldatuak ikusiko baititutzu eman derauzkitzudan meditazionetan.

        Baldin zure espirituak aurkitzen badu gustu, argi eta fruitu aski konsiderazione hetarik baten gainean han finkatuko zara, urrunago iragan gabe, egiten duzula erleek bezala, zeinek ezpaitute lorea utzten hartan ezti biltzekorik aurkitzen duteino. Ordea kausitzen ezpaduzu zure gutiziaren arauerakorik konsiderazionetarik batetan, hura aphur bat erabilli eta enseyatu ondoan, iraganen zara bertze batetara, bainan zoaz baratxe, eta sinpleki lan hunetan zure burua kexatu gabe.

 

aurrekoa hurrengoa