www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lehen konsiderazionea,
gure arimaren ekzelenziaz

 

HAMARGARREN KAPITULUA

 

        Konsidera zazu zure arimaren noblezia eta ekzelenzia; nola duen adimendu bat, nola adimendu hark ezagutzen duen, ez xoilki ikusten den mundu hau guztia, bainan oraino badirela angeruak eta badela parabisu bat, badela Iainko bat, eta hura gauza guzietan guziz gainekoa, guziz ona eta ezin erranezkoa dela; hark daki badela sekulakotasun bat, eta are ezagutzen du zer den hoberenik ongi bizitzeko muneu hunetan, angeruen lagun iarteko parabisuan, eta Iainkoaz gozatzeko sekulakotz.

        Geiago, badu zure arimak borondate guziz noble bat, zein borondatek Iainkoa onets baitezake, eta hura ezin gaitzets baitiro bere baitan Iainko bezala, mira zazu zure bihotza, zein on eta handi-nahia den; zeren nola erleak ezin geldi bititezke ustelduretan, baina lorren gainean xoilki iarten eta trikatzen baitire; halaber zure bihotzak ezin duke pausurik Iainkoa batan baizen, eta ezta hura ase dezakeieen kreaturarik. Gogoratzatzu zinetan zure bihotzean leku hartu zuten plazergarri maiteenak eta minenak, eta egiaz iujea zazu, ea etzirenz betheak asaldu gaitzez, gogoeta errez eta grina khexoez, zeinen artean zure bihotz gaizoa baitzegoen ondikaturik.

        Helaz gure bihotzak laster dagienean keraturetara, hara doa khexarekin, ustez hetan kausituko duela bere guthizien asetzekorik; bainan arukhitu dituen bezain sarri badakusa berriz hasi behar dela, eta eztela harentzat aski den gauzarik; Iainkoak ezpaitu nahi gure bihotza aurkhi dezan lekurik non pausa, usoak aurkhitu etzuen bezala Noeren untzitik ilkhi zenean, arren bihur dadin bere Iainkoa gana, zeina ganik ilkhi baita. Ha! zein eder den gure bihotza bere naturalezaz! Zergatik bada hura bere gogoaren kontra idukiko dugu kreaturen serbitzatzen.

        Errazu beraz, O ene arima ederra, Iainkoa ezagut dezakezu, Iainkoa nahi ahal dukezu, zergatik geldituko zaren hura baino gutiago diren gauzetan? Hel zaitezke sekulako iraupenera, zergatik trikatuko zare laster iragaiten diren puntuetan? Seme gastosaren damuetarik bat zen ikusteaz, lehen plazerki bizi zitekeielarik bere aitaren mahainean, orduan likhitzki izaten zuela urdeen askan. O arima! Iainioaz gozatzeko gaia zare; zori gaitza zuretzat Iainkoaz baino gutiagoz kontentatzen bazara. Alxa zazu hagitz zure arima konsiderazione hunen gainean, erakus diozozu nola bethierekoa den, eta nola bethieretasun doatsua ahal dukeien; hant diozozu bihotza hartarakotz.

 

aurrekoa hurrengoa