www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Goizeko exerzizaz

 

HAMARGARREN KAPITULUA

 

        Orazione mental oso eta formatu hartaz, eta egunean behin egin behar ditutzun bertze ahoko othoitzez lekhora, badira bertze bortz othoitz suerte laburragoak, eta zeinak baitira, hala mintzatzera, bertze Orazione handi haren aldakak, xertoak eta aphareillua. Hekin artean lehena da, goizean egiten den othoitza eguneko obra guzietarako preparazione jeneral bat bezala: Hura bada hunela eginen duzu.

        1. Eskerrak emoitzu Iainkoari, eta hura adorazazu hagitz humildurik egin derautzun grazia gatik zure begiratzeaz aitzineko gauean, eta hartan bekhaturik egin baduzu, eskazakisko barkhamendu.

        2. Orhoitzaite egungo eguna emaiten zaitzula datorken sekulako eguna hartan irauas ahal dezazun gatik, eta harezazu borondate fermu bat egunaren iragaiteko obra onetan fin hartara.

        3. Behazazu aitzinetik zer egiteko eta zer tratu erabilli behar duzun, eta zer okasione gerta dakidikezun egun hartan Iainkoaren serbitzatzeko, eta zer tentazione etorriko ahal zaitzun haren ofensatzeko, ala koleraz, ala banaloriaz, ala zerbaot bertze desordenamenduz, eta erresoluzione saindu batez prepara zaite presentatu behar zaizkitzun bideez baliatzera Iainkoaren serbitzatzeko eta zure debozionearen aitzinatzeko; eta kontrara zaude erne nola ihez eginen duzun zure salbamenduaren eta Iainkoaren loriaren kontra iaiki ditezkeien gauzetarik, nola eginen derauezun buru, nola garaituko zaizten. ETa ezta aski erresoluzione haren hartzea, bainan preparatu behar dira bideak haren ongi konplitzeko. Exenplutzat, aitzinetik ikusten badut behar dudala egiteko batez minzatu presuna pasionatu eta haserrekor batekin, ez xoilki deliberatuko dut ez largo izaitera haren ofensatzera, bainan preparatukotut hitz emeak hari aitzintzeko, eta hartuko dut hura iduki dezakeien lagun bat. Aitzinetik ikusten badut zenbait eri bisita dezakedala, hartuko dut haren muga eta orena, eta preparatukotut hari eman behar diotzadan konsolazioneak: eta hala bertzeez.

        4. Hori eginik humil zaite Iainkoaren aitzinean, ezagutzen duzula zeronek zure buruz ezin daidikezula deliberatu duzun gauzarik, dela gaizkiari ihes egiteko, dela ongiaren egiteko. Eta zure bihotza eskuetan bazinadutza bezala, hura ofrenda diozozu zure deliberazione on guziekin batean Iainkoaren Majestateari, othoitz egiten diozula haren bere gomendioan hartzeaz eta hari indar emaiteaz haren serbitzuan ongi haritzeko; eta hori hitz barreneko hautaz edo hauk bezalakoez: O Iauna, horra, zure ontasuna ganik hainitz afekzione on errezebitu duen bihotz gaizoa: Helaz ordea; flakoegi da egin nahi lukeien ongiaren egiteko zuk ezpadiozu zure zeruko benedizinoa partitzen: Hartakotzat haren eske nagotzu, O aita bihotz bera, zure Semearen Pasionearen merituz, haren ohoretan konsekratzen dudala egungo eguna eta ene gainerako bizitze guzia. Gomenda zakizko Andre Dana Mariari, zure Angeru onari, eta Sainduei, arren hel dakiskitzula hala egiten.

        5. Ordea akzione espiritual hek guziak egin behar dira laburki eta biziki, gelatik ilkhi baino lehen, ahal badadi, arren exerziza hunen moienez egun hartan eginen duzun guzia Iainkoaren benedizinoaz ihinzta dadin; bainan othoitzez nagotzu, Filothea, ez behin ere faltatzeaz horrela egin gabe.

 

aurrekoa hurrengoa